Ordiziako gaztetxeak ixtea erabaki du 26 urteren ostean
Itxi egin dute Ordiziako Gaztetxea.
26 urte eta gero, eraikinaren egoera txarra dela eta, Ordiziako Gazte
Asanbladak Gaztetxea ixtea erabaki du. 26 urteko ibilbide oparoaren
ondoren, garai berri bati ekingo dio Ordiziako gaztediak. Aro berri
horri begira, ordiziarren babesa eta laguntza ezinbestekoa izango
dIRelako, hona hemen Ordiziako Gazte Asanbladaren gutuna herritarrei:
Kaixo lagunak:
Azken aldi honetan Ordiziako
Gaztetxearen eraikinaren inguruan Ordiziako Gazte Asanbladak hartu
dituen erabakien berri emateko asmotan jotzen dugu guztiongana. Urte
askotan zehar eraikina gaizki zegoela uste bagenuen ere, duela hilabete
batzuk Ordiziako Gaztetxearen egitura nola zegoen aztertzeko beharra
agertu genuen Ordiziako Gazte Asanbladako kideok.
Hau guztia gauzatu ahal izateko,
Ordiziako Udaleko teknikariekin jarri ginen harremanetan eta
gaztetxearen egitura aztertzeko eskaria egin genuen.
Ordiziako Udalaren laguntzarekin,
egituraren azterketa burutu zen eta eraikinaren egoera ezegokia zela
ikusita, Ordiziako Gazte Asanbladako kideok 26 urtetaN gure etxea izan
dugun Gaztetxea, hustu eta bertatik ateratzeko beharra ikusi dugu,
eraikina bota eTa garai berri honi ilusio berriekin eutsi asmoz.
Ilusio hauek garatu ahal izateko,
beste gaztetxe baten beharra ezinbestekotzat jotzen dugu. Ordiziako
Udalarekin harremanetan egonik, eta aurrerantzean adostasun batera
iristeko esperantzarekin, beste gaztetxe bat bilatzeko lanetan hasi gara elkarlanean. Izan ere, dugun gogo era indarrari ezin zaio ihes egiten utzi.
Gaur arte izandako babes eta
laguntza guztiak asko izan badira ere (ezin dugu ahaztu urriaren 22an,
25. urtemugan, eskua luzatu zenuten guztien laguntza), orain inoiz baino
indar gehiago beharko dugu. Ez dira une errazak izango, baina prest
gaude guzti honi aurre egin eta denen artean gaztetxe berri bat
sortzeko. Horretarako, irailetik aurrera asanblada irekiak antolatuko dira. Adi deialdiei!
Denbora luze honetan, herriak
kulturalki eta sozialki izan dituen hutsuneak bete ditu Ordiziako
Gaztetxeak, eta betetzen jarraituko du. Garai gogorrenetan ere, bertan
bildu eta antolatzeko baliagarria izan da, baita jaia eta festa egiteko
ere. Horri eutsiz, 26 urte eta segi aurrera!
HERRI BAT GAZTETXE BAT
ORDIZIAKO GAZTE ASANBLADA
ORDIZIAKO GAZTETXEA
0 comentarios :
Publicar un comentario