Abuztuak 18, urgentziazko deialdi orokorra, goazen Bilbora! #IosuAskatu
Herrira mugimenduak egindako deialdiari jarraiki, hamarnaka lagunek hartu dute parte Bilboko hiriburuan egindako elkarretaratzean. Bero sargoriaren azpian, Iosu Uribetxebarria eta gaixotasun larriak dituzten gainontzen 13 euskal preso politikoen askatasuna aldarrikatu dute. Iosu askatu bitartean, egunero izango dira elkarretaratzeak. Hitzordua, 12:00tan Moyua Plazan.
Eguneraketa
Iosu Uribetxebarriaren egoera limitea dela-eta, Herrirak urgentziazko deialdia egin du datorren larunbatean Bilbora joateko. Urgentziazko deialdi orokorra da eta berau zabaltzeko eskaera luzatzen dizuegu. Hitzordua 12:30tan izango da Euskalduna Jauregian. Iosu eta gaixo dauden gainontzeko 13 euskal presoen askatasunaren alde, espetxe politika krudel eta ez gizatiar honen amaiera bultzatzeko, pertsona guztien giza eskubideak sustatuak izan daitezen, konponbidea eta bakea nahi dugulako, larunbatean denok zaudete gonbidatuta. Abuztuak 18, goazen Bilbora! #IosuAskatu #14akHerrira
0 comentarios :
Publicar un comentario