Ongietorri PATAKON!
Hamarkadak hutsik zeramatzan Matiko 6.ko eraikinaren
okupazioak, ugariak izan diren eskakizunei erantzuten die, urteetan zehar
alternatiba soziokulturalak lantzera begira egindako lanketaren barnean
kokatzen dugu.
1994. urtean Gure Etxea auzo elkarteak, auzoan zeuden hutsuneak
ikusita, Matikoko 6. Zenbakian dagoen eraikin hutsari anbulatorio funtzioa
emateko kanpaina sendoa jarri zuen abian. Auzokideen gehiengoaren babesa jaso
zuen arren ez zen inongo apusturik egin instituzioengandik eta eskakizun guztiak
alboratu ziren. Bestalde, auzoak zituen zerbitzu urriak ikusita,
auzokideentzako beharrak aseko zituen bezala proposatua izan da aurrerago,
inongo erantzun barik.
Gazte mailan, 1998garren urtean Uribarriko Gazteok-ek
Uzturre plazan dagoen Udal eraikina Okupatu zuten Gaztetxe baten helburuz,
baina 24 orduren buruan desalojatu zituzten. Ordutik asko izan dira Gazte
Asanblada berpiztuak egindako eskakizunak, Gazte! Emaiozu espazioa zure
kulturari! Kanpaina kasu.
Auzo elkarteak eta gazteek egiten duten lanaz gain, ezaguna da Aldapan
Gora kultur koordinakundeak auzoarentzako egiten duen eskaintza, jaiak, San
Juanak, gabonak etabar luzea. Ekimen hauen dimentsioa bermatu eta zabatzeko 2005.
urtean barrutiari gune baten beharra azaleratu zion. Ordutik eskaerekin
jarraitu du baina inongo erantzunik ez du jaso.
Orokorrean, ibilbide luzea du eragileek egindako lanak
auzoa biziberritzeari begira. Asko dira eraikin honek izan ditzakeen erabilerak
auzoaren mesedetan, eta bestetik, asko dira Uribarri bezalako auzo baten dituen
beharrak plano sozial eta kulturalean.
Beraz, aurrekari guzti hauek kontutan izanda hartu da
Matiko erdialdean mende erdia baino gehiago hutsik daraman eraikina okupatzeko
hautua. Eraikia izan zenetik inoiz erabilia izan ez den lursaila auzoaren
zerbitzura jarriko duen proiektu integrala. Ekainaren 1ean egindako jauzia
beste pausu bat besterik ez da izan, espazio hau edukiz betetzeko bide luzean
tipi-tapa.
Asteburu honetan ilusioz bete dira kaleak. Auzokideen
eta komertzianteen babesa iritsi zaigu. Patakon, dekonari kendu ta ez
dekonari emon. Zentzu horretan zenbait konpromiso mahai gaineratu
nahi ditu asanbladak:
· -
Patakonen ateak zabalik daudela argi
utzi nahi dugu, auzotik egina eta auzoarentzako proiektua dela azpimarratuz.
· - Auzoarentzako mesedegarria den
ordezko planteamedu bat egon arte guk kudeatuko dugu eraikinaren mantenua. Beraz,
jabeei kontaktuan jartzeko prestutasun osoa luzatzen diegu proiektuaren
bideragarritasuna bermatzeko asmoz.
·
- Gaur bertan martxan jarriko dugun sinadura
bilketa aurkezten dugu proiektuarekiko babes eta atxikimendua emateko tresna
bezala auzoko norbanako zein taldeentzako.
Behetik gora edukiz bete nahi dugu eraikina. Abesti
ezagunak dioen moduan… lehenengotik
hirugarrenera, laugarren pisutik espaziora! Besterik gabe, besarkada handi
bat autogestio eta asanbladaren printzipioetan oinarrituta, martxan,
mehatxupean edota bihotzetan dauden proiektuei… Gaztetxetatik ez dira pasako!
Udal zerbitzu
ezaren aurrean… zerbitzu herrikoiak eraikiko ditugu!
Okupazioa
aurrera!
Aupa Uribarri!
0 comentarios :
Publicar un comentario