Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta gose. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gose. Mostrar todas las entradas

2012-08-14

Abuztuak 18, urgentziazko deialdi orokorra, goazen Bilbora! #IosuAskatu


Herrira mugimenduak egindako deialdiari jarraiki, hamarnaka lagunek hartu dute parte Bilboko hiriburuan egindako elkarretaratzean. Bero sargoriaren azpian, Iosu Uribetxebarria eta gaixotasun larriak dituzten gainontzen 13 euskal preso politikoen askatasuna aldarrikatu dute. Iosu askatu bitartean, egunero izango dira elkarretaratzeak. Hitzordua, 12:00tan Moyua Plazan.

Eguneraketa

Iosu Uribetxebarriaren egoera limitea dela-eta, Herrirak urgentziazko deialdia egin du datorren larunbatean Bilbora joateko. Urgentziazko deialdi orokorra da eta berau zabaltzeko eskaera luzatzen dizuegu. Hitzordua 12:30tan izango da Euskalduna Jauregian. Iosu eta gaixo dauden gainontzeko 13 euskal presoen askatasunaren alde, espetxe politika krudel eta ez gizatiar honen amaiera bultzatzeko, pertsona guztien giza eskubideak sustatuak izan daitezen, konponbidea eta bakea nahi dugulako, larunbatean denok zaudete gonbidatuta. Abuztuak 18, goazen Bilbora! #IosuAskatu #14akHerrira

2012-08-13

240 inguru euskal preso politikok protestak burutzen ari dira

 

Iosu Uribetxebarriaren askatasuna eskatzeko hainbat dira Espainia eta Frantziako espetxetan dauden euskal preso politikoak protestaldi ezberdinak egiten ari dira. Une honetan 230 baino gehiago dira ekimen ezberdinak abiarazi dituzten presoak. Gose grebak, txandakako baraualdiak, itxialdiak, gutunen bidalketa, elkarretaratzeak edo janaria hartzeari errefusatzea dira iniziatiba horietako batzuk. Informazio gehiago albisteari atxikitako dokumentuan.

info +: herrira.org

2011-01-10

OTSOEN JAIA!!!Au, auuuuuuuuuuuuuuuuuuuuu!!!!


...eta biziki gozatzen dugu
pekatuak burutzen
zeinetatik begirada iheskorrak soilik gordetzen ditugun
eta gure farreak gauean aditzen dira
otso basatien uluen modura.