Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

MOBILIZAZIOA/DEMONSTRATION



















Kaixo Euskal Herriko gaztetxekideok!

Datorren Bilboko Aste Nagusian, Manifestazio polit bat eramango dugu aurrera gaztetxeen defentsan. Azkenengo hilabeteotan, hainbat gaztetxek eta gune liberatuk jasan dugu sistemaren errepresioa(Zallako, Durangoko Sapuetxe, Plentziako ermitatze, Errekaldeko Kukutza III, Erromoko Itzubaltzeta, Santutxuko Lakomi, Iralako Gazte lokala, Ordiziko, Kutxi 103, Portugaleteko Koskoenea, Groseko Kortxoenea, Arriagako, Busturiko Kattagorri...).

Horregatik, gaztetxekide guztiak gonbidatzen zaituztegu Abuztuaren25, osteguna, arratsaldeko 17.00etan, Bilboko plaza zirkularrean.

Egun osoan zehar ekimenak izango ditugu, manifestazioaz aparte, jaiak direla ta. Bazkari herrikoi erraldoia, errekaren okupazioa, sikoblok-a, kontzertuak eta...


Egun horretan ikusiko dugulakoan, ikusi arte!!!

Gora euskal herriko gaztetxeak!



----------------------------------------------------------------------------------------------



Todos los miércoles a las 20.00, realizaremos una concentración en defensa de Kukutza III gaztetxea junto a la estación de Ametzola. 15 minutos después, nos reuniremos allí mismo en asamblea de vecinas y hablaremos brevemente sobre las dinámicas a seguir para defender KUkutza.

Asteazkenero arratsaldeko 20.00etan Kukutza III gaztetxearen aldeko kontzentrazio bat burutuko dugu Ametzola tren geltokiaren ondoan. 15 minuturen ostean, han bertan bilduko gara auzo asanbladan, Kukutza defendatzeko aurrera eramango ditugun dinamikak eztabaidatzeko.


----------------------------------------------------------------------------------------------



UZTAILAK 16 INTERNATIONAL DEMONSTRATION
kuña entzuteko sakatu hemen






MANIFESTAZIO INTERNAZIONALA
INTERNATIONAL DEMONSTRATION

BILBO. Udaletxetik Errekalderaino
 UZTAILAK 16 JULIO-JULIOL-JULY