Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

LIBURUA: KUKUTZA GAZTETXEA. ELLOS X DINERO, NOSOTRAS X PLACER.


1go EDIZIOA AGORTU EGIN DA. LASTER EUSKARAZKO EDIZIOA ETA ARGITALPEN DIGITALA PDF FORMATUAN.




15 urte pasa dira Kukutza proiektua 1996. urtean jaio zenetik, eta 2 hilabete bete dira Kukutza III gaztetxea hustu eta eraitsi zutenetik.

Ehunaka bizipen zein erreflexio izan dira gaztetxekideon artean. Ez dira guztiak liburu bakar baten sartzen. Baina saiatu gara ahalik eta esfortsu handiena egiten.

Liburua Kukutzako kideen eta Lutxo Egiaren arteko lanari esker idatzi egin da. "Monti"-k maketatu eta Txalapartak argitaratu egin du. Gogo, esfortsu eta izerdi askoren ondorioa da liburu hau.

Liburuak 18 euro balioko ditu eta kolorezko argazkiak biltzen ditu ere. Liburuak Kukutzako salmenta guneetan zuzenean erosita, euskarazko edizioa, epaiketak eta bestelako gastuak ordaintzeko laguntza ematen duzue, beraz badakizue!

Gorriz, kukutzako salmenta guneak:

Durangon Kukutzak jarriko duen salmenta-gunean(Azokaren kanpoaldean abenduak 4-7)
Durangoko Azokako: Txalapartako gunean(abenduak 4-7)
Errekaldeko KOBLAKARI Zirku artista eta eskuketarien X. Topaketan(abenduak 8-11)
eta laster zuen Herri edo auzoko gaztetxean(eskatuz gero, hara goaz joango gara!)


Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.