Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2011-12-07

Zaramagan(Gasteiz) gazte lokala okupatu berri dute!


2011/12/8 EGUNERATUA: Atzo desalojatu zuten zipaioek okupatutako lokala. Barruko 15 gazteak atxilotu zituzten, eta lokalaren kanpoaldean jendea kolpeka disolbatu zituzten. Adi mobilizazioetara





BEHIN-BEHINEKO KRONIKA:

Eguerdiko 14.30ak inguru, ehun bat gaztek Diego de Rojas kalean dagoen Arte ta Ofizioen Eskola zaharra (1996tik abandonaturik) okupatu dute. Hasiera batean, munipak agertu dira jendea identifikatzera. Beranduago, zipaioak agertu eta barruan itxita zeuden hamarna gazteei bortizki sartzeko mehatxua egin dute. Beraiekin hitz egin ostean lasaitu egin dira, Arabako Diputazioarekin (lokal hutsaren jabea) harremanetan jartzen ari zirelako, eta printzipioz desalojorik ez zela egongo. Azkenik, alde egin dute (ea noiz behin-betirako…), baina gazte lokala oraindik desalojo arriskuan dago… Zaramagako Gazte Asanbladak gerturatzeko eta auzolanera batzeko deia egin dute.

Arratsaldean zehar, arazorik gabe zabalik egon da gazte lokala. Inguruko auzokideen buzoneoa egin du ZGAk, eta bihar, dirudienez, egunerokotasunera bueltan, Arabako Diputazioaren jarreraren berri izango omen dugu… Aurrera bolie!

GORA ZARAMAGAKO GAZTERIA!

ZARAMAGA X KUKUTZA!!!

LOKALAK GAZTEONTZAT!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

1 comentarios :

  1. juan dijo...

    el local ha sido desalojado esta tarde por la txakurrada. 15 detenidos