Gaztetxea, okupatutako eta autokudeatutako topagunea da, bertan parte hartzen duten pertsonen esperientziaz eta langile jarreraz aurrera eramana, errespetuzko elkarbizitza eredu baten oinarrituta, non eta erabakiak gaztetxearen proiektuan lan egiten dutenen arteko asanbladan hartzen direnak. Gure bizitza askatzen duten alternatiba kultural, sozial, politiko eta kolektiboak garatzen dituen gune askea da.

Abenduak 9tik 11ra Deba Bailarako III. Jardunaldiak izango dira Arrasateko Gaztetxean, eta larunbatean izango den gaztetxeen inguruko mahai inguruan parte hartzera gonbidatu dituzte Eibarko gaztetxeko, Uxotegiko, Kukutzako eta Kortxoeneako lagunak.
Horretaz gain beste hamaika ekimen izanen dira bertan, beraz badakizue, animatu!
0 comentarios :
Publicar un comentario en la entrada