EZ DUGU NAHI.INTSUMISIOAREN ALDEKO AHOTSAK
Liburu aurkezpena, azaroak 9, asteazkena, 20.00etan Gatazka liburudendan (ronda, 12, Bilbo). “Ez dugu nahi. Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian” saiakera aurkeztuko da Edurne iriondo egilearen eskutik. Liburu honetan Intsumisioaren gizarte gertakaria azaltzen da.
•Liburu hau eta aurkezpen publiko honetako hartutako data ez da inolaz ere kasualitate hutsa. 1.770ko azaroaren 3an izan zen Carlos III. Erregearen Las Quintas izeneko Ordenantza indarrean sartu zenean. 18 eta 40 urteetako Gazteen 5eko 1ek armadara joan behar izan zuen. Hortik aurrera, soldaduzka amaitu arte, azaroan beti ospatzen zen quintos izeneko zozketa berezi hau derrigorrezko zerbitzu militarra egin ahal izateko.
•1990eko hamarkadan zehar, milaka euskal gaztek ezezko borobila eman zieten armada espainol eta frantsesari. Ezezko erradikal horrek belaunaldi oso bat goitik behera markatzeaz gain, euskal gizarte osoa zeharkatu zuen, soldaduskarekin amaitzeko gai izan zen mugimendu horrek ejertzitoetara deituak izan ziren gazteak gainditu eta herritar multzo guztiz zabala borrokara biltzeko gaitasuna izan baitzuen. Mugimendu anitz horrengana hurbiltzeko arrazoiak ugariak izan ziren: antimilitarismoa, abertzaletasuna, bakezaletasuna…
•Liburu honek intsumisioaren baitako ahots eta ikuspegi guzti horiek bildu nahi izan ditu, irakurleak bere ondorio propioak atera ditzan, protagonisten hitzetan ezinbesteko ariketa izango baita hori oraingo eta etorkizuneko borrokei ekiteko.
EGUNA: AZAROAK 9, ASTEAZKENA.
ORDUA: 20:00etan.
LEKUA: “Gatazka Gunea” LIBURUDENDA (Ronda, 12 – Alde Zaharra. Bilbo).
KAKITZAT (KOORDINAKUNDE ANTIMILITARISTA)
0 comentarios :
Publicar un comentario