Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2011-10-20

SALAKETA KOLEKTIBOA

Pasadan iraileko 21, 22, 23 eta 24 egunetan, Kukutza III gaztetxearen hustuketa eta eraisketa salatzeko herri mobilizazioen harira gertatu ziren poliziaren jarduerak eta erasoek, 67 pertsonen atxiloketa eta 100 zauritu baino gauzatu zituzten Errekalden eta Bilboko beste lekutan, haien artean masailhezurra apurtuta zuen neska bat, metakarpioa apurtu zuen beste bat edo hirugarren baten tinpanoaren zulaketa, adibidez.

Poliziaren jarduera bortitza eta profesionaltasun txikikoa izan zela uste dugu eta Errekaldeko auzoarentzat setio egoera suposatu zuen ordu askotan. Ertzainak Errekaldeko O.Z.an sartu ziren atxiloketak burutzeko, auzoko merkatari batzuen jabego pribatua ostikoka apurtu eta auzokide askori mehatxuka eta irainka zuzendu ziren. Ez dugu nahi horrelako jarrerak zigortu gabe geratzea, horregatik jasan dituzten pertsona guztiak gonbidatu nahi ditugu era baten edo bestean poliziaren bortizkeria salatzera eta haien eskura jarri gara prozesu honetan laguntzeko eta aholkua emateko.

Salaketa judiziala funtzeskoa dela ulertzen dugu eta horregatik horrelako tratuak jasan dituztenei Bilboko Zaintzako Epaitegira joatea eskatu diegu, eskuan testigantzak, medikuaren parteak eta zaurien lekuko izan daitezkeen dokumentu zein pertsonak eramaten dituztelarik, behin epaitegian dagokion salaketa jartzeko. Egoera hauek kolektiboki egin nahi ditugunez, deialdi publikoa egiten dugu pertsona guzti hauek ZAINTZAKO EPAITEGIKO ATERA(Ibañez de Bilbao 3. /K), joan daitezen HURRENGO 2011ko URRIAREN 21.a GOIZEKO 10,30etan, behin han, SALAKETA GUZTIAK BATERA SARTU eta ekintzen autore diren ertzain hoiei ardura penalak eskatzeko. Ostean ardura geihago eskatuko genizkieke beraien mando polizial eta politikoei.

Han ikusiko dugulakoan...¡BORTIZKERI POLIZIALIK EZ!

Kukutzako Asanblada.
Salhaketa (Presoen aldeko elkartea)

1 comentarios :

  1. Anónimo dijo...

    zelan joan da eguna txakurrarekin?
    badakizue nola doa kukutza IV?