Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2011-08-24

Eibarko gazteek fabrika zahar bat okupatu dute

AzkenEzkgaz.jpg
Eibarren burututako okupazioaren momentu bat. (GARA)

Eibarko Gazte Asanbladak berak idatzi baten bidez azaldu duenez, "gaztetxeak norberak dituen trebeziak eta ahalmenak besteenekin batu eta modu kolektiboan gure bizitza sozialean, politikoan zein kulturalean faltan botatzen ditugun ekarpenak eta harremanak garatzeko aukera ematen duela sinisten dugu".

Eta aurreratu dute Elgoibarko gazteek gune autogestionatua nahi dutela, denon lekua eta eskaintza kultural anitza eskainiko dituen toki askea izango omen dena.

Horretarako, errespetuan eta elkarbizitzan oinarritutako gunea lortu ahal izateko, denon iritzia behar dutela aurreratu dute.

gara.net

4 comentarios :

  1. Anónimo dijo...

    Eibarko gaztetxia aurrera!!!!

    Etorri auzolanera!!!

  2. Anónimo dijo...

    aupa gaztiak!!
    Orain lanera, AMETSAK FABRIKAtzera!!!

  3. Anónimo dijo...

    Aupa Eibarko Gazteak eta okupatu duten etxea!!!! Nire asko gustatuko litzaike parte hartzea eta denoren utopikoak gure amesak biurtzea, animo denori!!!!!!!!!!!!

  4. Anónimo dijo...

    eutsi gogor eta ekin lanari...
    aurrera euskal okupa mugimendua!