IRALAKO GAZTE LOKALA DESALOJATUA!
IRALAKO GAZTE LOKALA DESALOJATUA!
ASTEARTEAN 20tan Txalet de Hiedratik MANIA!!
Gazte Asanbladaren oharra:
"Iralako Gazte Lokala gazteon gune askea da, gure ideiak eta proiektuak garatzeko balio duena. Zeharo toki irekia da, jende guztiari zabaldua dagoelako. Bertan egiten den lana auzoari eta jendarteari zabaldua dago eta autogestioan oinarritzen den proiektua da. Bertan burutzen den lana, ikuspegi kritikotik egiten dugu, egungo egoera akritiko, insolidario eta sumisoa gainditzeko asmoarekin. Gazte Lokalean mota guztietako jarduerak sozio-kulturalak eramaten ditugu aurrera: hitzaldiak, kontzertuak, eztabaidak, antzerkiak, zine-forum-ak, etab.
Hau guztiarekin salatu nahi dugu, alde batetik instituzioen hipokresia eta bestetik, gaztetxe eta gazte asanbladen lanaren etengabeko kriminalizazio saioak. Urtarrilaren 28an izandako Gazte Lokalaren miaketaren arira, zipaioen jarrera oldarkor eta neurriz kanpokoa salatu nahi dugu. Ezin ahaztu gabe utzi nork agindutakoa den. Auzoko jendeari zabaldu nahi diogu nahiz eta txakurrek ateak irekitzeko giltzak izan , handikeria demostratu nahi izan zutela, lokaleko hainbat ate behera botaz. Horregatik gure lanaren garrantzia berretsi nahi dugu. Gure lanean jarraitzeko asmoa dugu, gaur egungo gizarte ereduaren aurrean, guk oraina eta etorkizuna erabaki nahi dugulako."
0 comentarios :
Publicar un comentario