Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2010-03-03

Kukutzako elkargunea



Jolasak. Barra. Denda. Eskenatokia. Kontzertuak. Antzerkiak. Bideoproiekzioak. Hitzaldiak.

Kukutzako elkargunea eztabaidarako, elkartrukerako, elkarrizketarako, aisildirako, jolasarako gunea da. Bertan, trago bat hartu dezakezu, hurrengo ekimenetaz enteratu zaitezke, gure kamiseta bat erosi, zure ume/lehengusina/nebarreba/rekin jolasetan ibili zaitezke edota krisialdiari buruzko hitzaldi bat antolatu dezakezu.



Astelehenetik ostiralera dago irekita 17.00etatik 20.00ak arte. Asteazken edo ostegunetan pintxoak, jantokiaren eskutik!

Ostegun kolektiboetan, Kukutzako proiektu batek ekimen bat burutuko du eta kañak, kalimotxoak zein freskagarri eta zukuak, euro 1en!!


Eta asteburu batzuetan, kontertuak jardunaldiak... adi gure agendara!

Gainera informazio geihago nahi izanez gero, proietu berriak proposatu nahi baduzue edo daudenetan parte hartu, asteazkenero asanblada 20.00etan.

Ikusi arte!!!

0 comentarios :