Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2011-02-02

Desazkundea eta bizitze ona jardunaldiak




EHUko Sarrikoko ekitaldi aretoak "Alternatibak irudikatzen: Desazkundea eta bizitza ona" topaketak hartuko ditu otsailaren 8tik 9ra. Jardunaldiok zenbait eragileren antolatze-lan kolektiboaren ondorio dira: Mugarik Gabe, Ekologistak Martxan, Desazkundea, Reas Euskadi, Mugarik Gabeko Ingeniaritza, Paz con Dignidad eta Euskadiko GGKEren Koordinakundea.

EGITARAUA:

Otsailak 8, asteartea

DESAZKUNDEA ETA BIZITZE ONA, SORTZEN DABILTZAN PARADIGMA BERRIAK: zailtasunak eta erronkak

9:30-14:00 Alicia Puleo (Ekofeminismoa) Luis Macas (Bizitze ona) eta Yayo Herrero (Desazkundea)

18:00-21:00
Serge Latouche (Desazkundea) Magdalena Leon (Bizitze ona) eta gizarte eragileen ekarpenak

19:30 Emanaldia “Las kapritxosas” taldearen eskutik

**Hitzaldien tartean, Kukutzako Barazki Jantoki Herrikoiak, pintxoak eta edariak banatuko ditu(produktu ekologikoak, bidezko merkataritza...)**
segi irakutzen

Otsailak 9, asteazkena

HEGO-IPAR HARREMANAK BERRIZ HAUSNARTZEN

09:30-14:00 Monica Vargas (Antilankidetza) Magdalena León (Bizitze ona) Florent Marcellesi (Desazkundea)

DESAZKUNDEA ETA BIZITZE ONARENGANAKO SINERGIAK SORTZEN.

18:00-20:30 Dinamika parte-hartzailea, proposamenak lantzeko lan-taldeak:

* Ekimen politikoak
* Alternatiba praktikoak
* Aliantzak eta sareak

AMAIERA

20:30-21:00 Bertsolariak, Serge Latouche eta Yayo Herrero

***Jardunaldiotan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea http://decrecimientoybuenvivir.wordpress.com/izen-ematea-inscripcion/ atarian.***

0 comentarios :