Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2010-12-30

ORDIZIKO GAZTETXEAK 25 URTE!!!

Ordiziko gaztetxeko gutuna:

Aupa! urte berriarekin batera ekintzaz beteriko egunak datoz gurera, zuk ere parte har dezazun eta ederki pasa dezagun hemen dohakizu aurrerapen bat.

Gaztetxeak 2011n 25urte betetzen dituela eta, abesti bat egin digute Laketeko gure lagunek Pirritx-Porrotx eta Bonbereneako batukadaren laguntzarekin. Honekin urtarri otsail aldean, orain modan dagoen Lipdup bat grabatuko dugu Ordiziako kaleetan zehar herritar guztion parte hartzearekin.

Abestia ikasten joan nahi baduzu hemen entzun daiteke:





Abestia urtarrilaren 22an salgai jarriko den diskan ere azalduko da Goierriko beste 30bat talderekin batera.

Bestetik kamixetak, banderak, kalendarioak,... saltzen jarriko dira urtean zehar egongo diren gastuei aurre egiteko.

Bueno besterik gabe eskerrikasko eta lasterarte!

0 comentarios :