Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2010-11-24

LAN EGUNA KUKUTZA GAZTETXEAN!

Kaixo gaztetxerxs!

Bihar osteguna 25, lan egun berezia antolatzea erabaki dugu gaurko asanbladan. Egun osoan eta arratsaldean batez ere, zirkuko topaketei begira gaztetxea txukundu beharra dago.
Garbitu eta txukuntzeko guneak:

3. solairua(rokodromo)
1. pisua jantokia eta hartu nahi duzuna
0. solairua (biltegiak, eta zorua garbitu)
-1. solairua(entsegu lokala)

Horregatik, bihar ez da tailerrik eta kurtsorik egongo, eta rokodromoa ere itxita egongo da. Hori bai, laguntzeko gogoak baldin badituzue beso zabalik aurkituko gaituzue.

Bihar arte!!!

Kukutzako asanblada

0 comentarios :