Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2010-11-22

ASTINDU KONTZIENTZIA AUTOGESTIOZ!Plaza Beltzak urtebete

Hile honetan, Plaza Beltza kulturgunearen lehenengo urteurrena ospatuko da. Ekimen ugari antolatu dituzte, herriko kaleak hartzeko eta urtean zehar egiten duten lana plazaratzeko asmoarekin. Norbaitek esan zuen bezala, KALEA GUREA DA! anima zaitezte.





Barikua 26

19.00etan bizikletada koloretsua herritik zehar
"AUTOGESTIOAREN ALDE. INDEPENDENTZIA OSOA" lelopean, pb kulturgunetik abiatuta.

21.00etan afaria, sopelako sekeko gaztetxean. Plaza beltzako obretan ibilitakoei, txosnako txandalariei, euren liburuak herriagaz banatu dituztenei, bazkideei, kontsumo taldekoei, proposamenak ekarri eta ekimenak antolatzen dituztenei,...moduren baten honen parte diren guztioi, omenaldia izango da. Tiketak, kulturgunean egongo dira salgai 5€tan.

Zapatua 27

11.00etatik aurrera, taldeen arteko mural lehiaketa. Herria apaintzen.

12.00etatik eta egun osoan zehar kolektibo eta banatzaileen azokatxua. Besteak beste bilboguneko hainbat talde gerturatuko dira.

18.00etan kantautorea.

19.30tan poteoa musikala albokariekaz.

21.00etan KONTZERTUAK:

- ATADXS A NADA
- ODOLAZ BLAI
- J IRATZAR
Larrabasterrako urgitxeta plazan.

ONDO PASA!!

0 comentarios :