Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2010-09-21

HOR KONPON!!! 3. IKUSKIZUN LEIHAKETA



Pasadan urteko saioarekin, gustora geratu ginen, baina talde gutxi eman zuten izena. Aurten, eta denbora geihagorekin, hastera doa izena emateko epea, hona ba oinarriak:

1. Nahi duenak parte hartu dezake.Musikari, umoregile, ziruko artista, antzezle, mago edo zerbait berezi egiten dakienak.Bailo du bai talde zein indibidualki.

2. Gaztetxean edo emailez eman behar du izena,herria/auzoa,estiloa, telefono eta e-posta bat utzi, zeuekin kontaktuan jartzeko.

3. Lehentasuna emango zaie Errekaldeko talde eta artistei, eta geratzen diren datak, kronologikoki etorri diren taldeekin beteko dira.

4. Ostegunetan 20.00etan egingo dira emanaldiak, gaztetxeko elkargunean.

5. Auzokideekin iskanbilarik ez eukitzeko, emanaldiak ahalik eta akustikoenak izango dira, soilik ahotsarentzat izanik anplifikazioa.

6. Sariak:
Errekaldeko jaietan (ekainak 25-uztailak 4)
MUSIKA
Kukutza gaztetxean kontzertua egitea
KALE ANTZERKIA
Errekaldeko VI. Kale antzerki zikloan parte hartzea(2 talde)
BESTE MOTATAKO IKUSKIZUNAK
Gaztetxean emanaldiak.

7. Epea daukazue izena emateko azaroaren 30a arte.

8. Animo, ta parte hartu peña!! GALDU LOTSA!!LOTSAGABEOK!!

KUKUTZA III GAZTETXEA.

0 comentarios :