Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2010-06-10

Aurrera Sopelako gaztetxea!!!



Hauxe da Sopelako gazte asanbladak zabaldu duen gutuna.

Kaixo,

Oin dala 7 hilabete, gazte asanblada sopeloztarrak sekeko errota zaharra zana okupatu zuen, bertan sopelako gaztetxea martxan jartzeko asmoarekin. Denbora honetan zehar, lan ta lan ibili dira baserria konpontzen, eraikina oso egoera kaxkarrean bait zegoen. Jabeekin akordio batera heltzea lortu dute baita, hurrengo 3 urteetan baserriaren erabilera zihurtatu dutelarik.

Hurrengo zapatuan, ekainak 12, azkenik, gaztetxe berriaren aurkezpena egingo dute eta ateak irekiko dituzte. Gazteentzako lokal autogestionatuen aldarrikapenak, urte askotan dirau gure herrian eta lorpen handi bat da, dudarik gabe. Beraz zorionak sopelako gazteriari!



info +

0 comentarios :