Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2010-05-12

Maiatzak 15, Vendetta Bilbon.GRAN VIA 17.00

Zabaldu!!Difunde!! estáis todxs invitadxs.

Gonbitea, ekintzak eta bestelakoak


2010-5-15

Difunde/zabaldu!

GONBITEA

Gaur egun, edozein motatako kontzentrazio, aldarrikapen,, parodia zein herri bazkariak kalean burutzea (informatu, kartelak jarri edota margoketen bidez salatzea bezala), legez kanpoko ekintzak bihurtu dira.

Gainera, geroz eta jende gehiago edozein argudio iraultzailetik urrun dagoen pasibotasuna harrapaturik aurkitzen gara. Bidezkoak ez diren egoeren aurrean jarrera ezkorrak barneratzen ditugu. Errealitatetik ihes egin nahian etsipenean erortzen gara. Eta, eguneroko errepresioaz izuturik, jazarpenen aurrean ezinean geratzen gara borrokatu ordez. Askatasunaz hitz egitea, kaleetan gure existentzia debekatzen duten bitartean, injustizia bera eta herri borroka isilaraztea da! Egunkariak, irrati libreak edota publikazio alternatiboak ixtea, komunikazioaz hitz egiten duten bitartean, fartsa bat da!

Atera kalera eta pasibotasuna garaitu. Kalea guztiona den heinean, komunikaziorako bilgunea izan da betidanik, hots, etengabe isilarazitako aldarrikapenen bozgorailua. Salatu, ospatu, oihukatu, dantzatu, gozatu eta gurea dena berreskuratu! Adierazpen askatasuna defenda dezagun!

Kolektibo zein pertsona ezberdinei kalea gurea den gune herrikoia bihurtzeko gonbitea luzatzen dizuegu: Bertsolariak, musikariak, malabaristak, dantzariak, antzerkilariak, margolariak, kirolariak etab. Denetarik ekarri, ikurrak, kartelak, pegatinak, musika tresna eta bururatzen zaizuen guztia, izan gaitezen sortzaile eta zuzenak. Eta Maiatzaren 15ean Bilbon [Gran Via], arratsaldeko 17:00etan elkar ikusten badugu?

INVITACIÓN

Hoy en día, realizar en la calle cualquier tipo de concentraciones, parodias reivindicativas, comidas populares,… (Al igual que informar, poner carteles o denunciar mediante las pintadas) se ha convertido en acciones delictivas.

Además, cada vez somos más gente atrapada en una pasividad que envuelve cualquier razonamiento rebelde. Asumimos actitudes fatalistas ante situaciones injustas, caemos en la desesperanza como forma de huir de la realidad, permanecemos impotentes ante la opresión en vez de luchar contra ella, atemorizadxs por la represión cotidiana. ¡Hablar de libertad y prohibir nuestra existencia en las calles, es silenciar la injusticia y la lucha popular! ¡Hablar de la comunicación y censurar periódicos, radios libres, música y publicaciones alternativas, es una farsa!

Sal a la calle y desafía la pasividad. La calle es de todxs, siempre a sido un punto de encuentro y comunicación, el altavoz de las exigencias continuamente silenciadas. Recuperemos el espacio que nos roban. Denuncia, celebra, grita, canta, baila, disfruta y reivindica. Defiende la libertad de expresión.

Convocamos a todxs los colectivos sociales, individuos, artistas, musicxs, malabaristas, dantzaris, teatrerxs, pintorxs, bertsolaris, txarangas, kirolaris,… a convertir la calle en nuestro espacio popular. Traeros de todo, banderas, carteles, pegatinas, instrumentos y todo lo que se os ocurra, seamos creativxs y directxs. ¿Que os parece si nos vemos el 15 de Mayo en Bilbo [Gran Via] a las 17:00 de la tarde?

--
vbilbo.tk

0 comentarios :