Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2010-03-30

Koskoenea gaztetxea, Portugaleteko gaztetxe berria!!


Igarotako martxoaren 27an, eguerdiko hamabiak aldera, Portugaleteko Gazte Asanbladak deituta 100 gaztek okupazioaren aldeko kalejira burutu zuten udalerriko alde zaharreko kaleetan barrena. Manifestazioa bukatuta, Koskojales kalean kokatuta dagoen, eta urteak hutsik zeramatzan, etxebizitza bat okupatu dute. "2 urte luze daramatzagu kalean, alternatibak eraikitzen, gurea ere den herria eraldatzen. Hamaika ekintza burutu ditugu (Solstizio gauak, bideo-emanaldiak, hitzaldiak, kalejirak…), baina hauekin jarraitzeko ezinbestekoa dugun lanabesa GAZTETXEA da" adierazi dute PGA-ko kideek. Dagoeneko eskuratu dute bidean lagungarria izango duten tresna: "koskoenea gaztetxea"...Zorionak Portuko gazteria!

jatorria: herrikolore.org

0 comentarios :