Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2010-02-02

asteburuko egitasmoak

Otsailaren 5, 6 eta 7an, hiru aukera ezberdin ditugu kukutzan zein errekalden.

Batetik otsailaren 5 eta 6an, auzoko ihauteriak ditugu. Ostiralean haurrentzako programazioa dago eginda eta larunbatean haur zein helduentzako egitaraua. Errekaldeko jai batzordeak antolatuta. Animo eta mozorrotu zaitezte!

Bigarrenik sare antifaxistak larunbatean kukutzan antolatu dituen topaketak.

Eta azkenik kukutzako liburutegian antolatu den poesia errezitaldia, Joseba Sarrionandiari omenaldi gisa. Igandean, arratsaldeko 5etan.

0 comentarios :