Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2009-12-16

HARTU NAHI DUZUNA




Hartu Nahi Duzuna
arropa, liburu, maindira, oinetako eta bestelako objektuak trukatzerako gunea da.

Gune hau auzokideen kolaborazioari esker funtzionatzen du. Jendeak soberan duena ematen du, horrela objektuen kontsumo katean geldialdia egiten dugu, eta amalurrari aire hartzeko aukera eman ez ezik, objektuek bizi edo erabilpen berri bat hartzen dute, zaborra gutxituz. Elkartrukaketa bizimodu bezala bultzatuz, jakinduria, lanbideak, lan orduak elkartrukatu daitezke, dirua tartetik kenduz. Soilik horrela lortuko dugu, justuago den eta balore herrikoiagoak dituen mundu baten ibiltzea.

0 comentarios :