Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2012-01-16

MOÑI TA BESTEAK ASKATU!!!ººº



Pasadan urtarrilak 14ean, Parisen 3 euskal herritar atxilotu dituzte Frantziako ta Espainiako poliziek ustezko ETAkideak direlakoan. Gazte horietako bat, Errekaldeko laguna genuen, "Moñi". Modu honetan erantzuten dute Espainiar eta Frantziar estatuek, gure herrian zabaldu den egoera politiko berriari.

Atxiloketak salatzeko eta errepresioaren amaiera eskatzeko, manifestazioa deitu dute gaur, Errekaldeko "kastañeratik" aterata, arratsaldeko 19.30etan.

Errepresiorik ez!
Moñi ta besteak askatu!

2012-01-09

OKUPAZIOA EZ DA DELITUA!!!

Aste honetan hasiko zaizkigu Kukutza proiektuaren kontrako epaiketarako deklarazioak, eta hilabete osoan zehar garatuko dira 2 prozesu ezberdin. Urtarrilak 11, 12 ta 13, Kukutza II okupatu zutenek deklaratuko dute eta hurrengo asteetan Kukutza IIIko hustutzean etxebizitzan erresistitzen zeuden kideek.

Kukutza IIko autoak dioen arabera, ez zaizkie usurpazio deliturik leporatzen, jabegoaren kontrako kalteak baizik. Larraskitu kaleko 27. zenbakian sartu zen kide taldearen helburua, hura 13 urtetan hutsik egon dela zalatzea zen, 1998. urtean, Kukutzako kideak handik bota zituzteztenetik, hain zuzen ere.

13 urte hauetan, eraikin horrek sua hartu du, etxegabekoentzako aterpea izan da, eta auzokideentzako arriskua izan da. Orain, eraikina okupatu zutenei 9.000 euroko eskaera egiten die jabeak, atea, horma eta lehioak apurtu izanagatik, argi ikusten denean, ertzainek direla atea apurtu eta horma botatzen dutenak.

Eskaera hauekin, argi geratzen da egun horretan ertzainek buruturiko operazioak ez zuela usurpazio delitu bat gelditzeko helburua, gaztetxe saiakera bat galaraztea baizik.

OKUPAZIOA EZ DA DELITUA!


2012-01-08

PRESOAK ETXERA ORAIN!

Manifestazioaren erdia, Autonomia kalea beterik

Una colosal marea inundó ayer el centro de Bilbo para exigir a los ejecutivos de Madrid y París que respeten los «derechos más elementales» de las personas presas y exiliadas a consecuencia del conflicto político que vive Euskal Herria. Todas las previsiones de Egin Dezagun Bidea se desbordaron convirtiendo la movilización -al menos 110.000 participantes según los cálculos de GARA- en la más numerosa de las que se recuerdan en más de una década.

info + : gara.net

2012-01-03

URTE BERRI ON DANORI! AURTEN GURE URTEA IZANGO DA TA!!

Berriak:

-Urtarrilaren 11, 12 ta 13, Kukutza II berrokupatu zutenen kontrako epaiketa burutuko da. jabegoaren kontrako kalteak eragitea leporatzen zaie.
Gogoratu behar da komunikabide askotan biolentziadun usurpazioa leporatzen zitzaiela argitaratu zutela.
Aurrera gazteak!!!
OKUPAZIOA EZ DA DELITUA!!!

-Urtarrilaren 28an, Okupazioaren aldeko manifestazioa Bilbon!!!

2011-12-29

URTARRILAK 28, OKUPAZIO EGUNA BILBON!



Urteak dira autogestioa eta okupazioa tresnatzat hartuta bizi eredu ezberdin bat eraikitzeko lanean gaudela. Kapitalismo basatiaren indibidualismoaren aurrean, era kolektiboan, elkarlanez, Bilbo, Euskal Herri eta mundu ezberdin bat sortzeari ekin diogu.

Gaztetxeak dira, gaur egun, bizi eredu alternatibo horren adibiderik garbiena, auzoz auzo, herriz herri, kolorez betetako zirrikituak, ametsak egi bihurtzeko esparruak. Hamaika pertsona ezberdinen borondate eta lanari esker, gizarte kutsatu honi bizitza ematen diogu, zuri beltza koloreztatzen dugu.

Merkatuan oinarritutako gizarte honetan, sistema zapaltzaileari pitzadurak sortuko dizkiogu. Badakigu bizitzeko beste era bat dagoela, diruak horrenbeste garrantzi ez duen beste mundu bat, pertsonak eta baloreek garrantzia duten mundua.

Pribatizazio eta espekulazioari aurre eginez Okupazioa tresnatzat, gazteok lokal hutsak bereganatu eta proiektu alternatiboak sortzeari ekin genion, ekin diogu eta ekingo diogu!

Kapitalismoa babesten duten politiko eta instituzioek ez dute horrelako proiektuetan sinisten, haien interesetara mugatutako gizarte bat nahi dute eta horregatik erasotu eta suntsitu nahi gaituzte.

Bilbon eta Euskal Herrian badira horren hamaika adibide:

* Bilboko Gaztetxea
* Iruñeako Euskal Jai Gaztetxea (Polizia Nazionalak bortizki desalojatu eta erautsia)
* Santutxuko Sorgintxulo (2004an Bilboko Udalak bortizki desalojatu)
* Olabeagako Gaztetxea
* 7 KATUren 4 desalojoak, gaur egun bizirik dirau!
* Eta adibiderik garbiena, urte honetako IRAILAREN 21EAN ERTZAINTZAREN ALDERIK BASATIENA ERAKUTSIZ DESALOJATU ZUTEN KUKUTZA III GAZTETXEA! Edo Gasteizko Zaramaga auzoan gertatutako erasoa.



Hala ere, esan behar diegu ez dutela lortu gazteon eta proiektu ezberdin hauetan parte hartzen dugunon ilusioa eta grinarekin bukatzea. Lanean diardugu inoiz baino gogo eta indar gehiagorekin. Argi izan dezatela Okupatzen jarraituko dugula! Gure saiakerak, ilegalki desalojatu arren

(baimen juridikorik gabe izan bait dira azkenengo desalojoak), gaztetxeak sortzen jarraituko dugu, auzo guztietan, herri guztietan, zirrikitu guztietan! Euskal Herrian, eta batez ere Bilbon, okupatzeari ekin diogu, inoiz baino beharrezkoagoa delako, inoiz baino indar gehiago daukagulako. Kukutza IIIren desalojoa kriston kolpea izan zen herri mugimenduarentzat, baina ez gaituzte gelditu. Burua indartsu altxatuko dugu berriro, eta Bilboko auzo bakoitzean gaztetxea bat egon arte borrokatuko dugu.

Hau guztia aldarrikatzeko, datorren urtarrilaren 28an Arriagan 17,30etan hasiko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu gaur.

Pertsona ameslariak gara, koloretazko ideiekin, koloreztatzeko gogoarekin, zuri beltzari kolorea ematen jarraituko dugu. Eskeintzen digutenaren aurrean!Amesten, pentsatzen, okupatzen eta eraikitzen jarraituko dugu! Ez gaituzte geldituko!

GURE AMETSAK DIRAUEN BITARTEAN, ZUENAK EGIN DU! GAZTETXEAK AURRERA!