Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2011-11-26

GASTEIZ X KUKUTZA

2011-11-23

BILATUENAK/LOS + BUSCADOS

2011-11-17

-V-BILBO [A-19-N; 17:00; UDALETXEA]

ZABALDU // DIFUNDE

HAUSNARTU, EKIN! // REFLEXIONA, ¡ACTUA!

Kolpeka esnatzen gaituzte…

Izan ere, bizi garen askatasun-ilusio horren azpian, herriaren beldur diren horien bidegabekeria, intolerantzia eta zapalketa ageri dira. Ordena eta bakea eskuratuko genuela hitz eman ziguten, eta ahorren truke jarritako prezioa, gure sumisio eta obedientzia isila izan zen. Hala ere, isiltasuna apurtzen goaz eta espekulazio zein ustelkerian oinarritutako mundua agortzen doa, herriaren etorkizunari bide eginez. Horregatik, Kalea hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, eraginkorrena eta irudimentsuena den tresna erabiliz. Zergatik ez gara elkar ikusten azaroaren 19an 17:00etan Bilboko Udaletxearen aurrean?


Nos despiertan a golpes…

Y es que debajo de esa ilusión de libertad en la que vivimos se esconde la injusticia, la intolerancia y la opresión de los que temen al pueblo. Nos prometieron orden, nos prometieron paz, y todo lo que recibimos a cambio fué nuestra silenciosa y obediente sumisión. Pero, vamos rompiendo el silencio y se agota el mundo corrupto y de especulación, abriendo camino al futuro del pueblo. Por ello, os invitamos a tomar la calle, utilizando la herramienta más creativa y eficiente que conocemos. ¿Por qué no nos vemos el 19 de Noviembre a las 17:00 en frente al Ayuntamiento de Bilbao?

¡NOS VEMOS EN LAS CALLES!


--

KUKUTZA GAZTETXE BERRIA ILEGALKI HUSTU ZUTEN ATZO



Errekaldeko KUKUTZA III gaztetxea eraitsi eta bi hilabeteren ostean, atzo azaroak 16, gaztetxe proiektua erreibindikatzeko ekintza izan zen Larraskitu kaleko 27. zenbakian, Kukutza II gaztetxea garatu zen eraikinean, hain zuzen ere.

Eraikin hori 1998ko maiatzan okupatu egin zuen Kukutzako asanbladak, eta bi hilabeteren ostean hustu egin zuten jabeak espekulatzen jarraitu nahi zuen eta. 13 urte pasa dira, eta eraikin horrek, Gazte Asanbladak eta Auzo Elkarteak behin baino geihagotan salatu duten bezala hutsik darrai, espekulazioaren bidean.

Bere jabeak, ia 20 urtetan euki du hutsik bere ardurak ekidituz. 2006. urtean, norbaitek borondatez erre egin zuen eraikina eta orduz geroztik, barruko egurrezko estrukturak usteldu egin dira, auzokideentzako osasun arrisku batean bihurtuz.


Kukutza II 1998an okupatu ta desalojatu zen. Oraindik hutsik jarraitzen du.

Atzo 27 bat gaztetxekide sartu ziren eraikinean barrukoa garbitzeko prest arratsaldeko 5.30ak aldera, eta 2 ordutan sekulako lana egin genuen, usteldutako estrukturak botatzen. Argi utzi behar da estruktura horiek ez zirela oinarrizkoak, baizik eta estanteriak eta eskilarak. 6.30etarako ertzaintza gerturatu zen gertatzen zena ikustera. Jabearekin hitzegin ostean, desalojoarekin hasi ziren "ariete" batekin atea bota nahian. Azkenean atetik ezin zirela sartu ikusi zutenean, paretan butroi bat egin zuten. Zulotik pare bat gomazko pilota tirokatu zituzten. Behin barruan ordu bat eduki zituzten eskuak buruetan identifikatu bitartean. Generadoreak ematen zuen argia amatatu zenean, kalera atera ta identifikatu ostean libre utzi zituzten, biolentziadun okupazioa leporatuz.

Kukutza gaztetxeko asanbladatik, desalojoa ilegala izan dela badakigu, epaitegiak desalojo agindurik ez baitzuen eman. Hau da, zipaioek epaile bezala ekin zuten. Gertaera hau, beste bitan errepikatu da azkenengo hilabetean, Erandioko gaztetxea eta Donostiko Arte Ederren antzokia udaltzaingoek ilegalki hustu zutenean.

Errekaldek gaztetxe eta gune autogestionatuen guneen beharra dauka, eta instituzioek ezin dute behar hori asetu. Gainera, guztiok ordaindutako instituzio horiek, espekulatzaileen interesak defendatzen dituzte auzokideon interesen gainetik.

Okupazioa beti izango da borroka tresna duin eta efektiboa, jendartean dauden bidegabekeriak azaleratzeko, beste eredu sozial bat eraikitzeko, sortzeko, denona den lurra berreskuratzeko.

Lokartuta nahi gaituzte. Pasiboak nahi gaituzte. Produktu bihurtu nahi gaituzte.

Ez dugu etsiko gaztetxea lortu arte.Errekaldetik ez dira pasako!

Gora Kukutza gaztetxea!
Gora Errekalde!
Gora Euskal Herriko ta mundu osoko gaztetxeak!

2011-11-10

Epaituak Mirafloreseko zubian gaztetxearen alde margozteagatik



Eguneratua

Mirafloreseko zubia margozteagatik epaitu zituzten 4 Kukutzakideak, asteburu osoko etxe-atxiloketa bete beharko dute, hala nola, 60 euroko isuna ordaindu bakoitzak. Bestalde, eskalada materiala konfiskatu egin diete eta ez dute bueltatzeko asmorik, "ekintzak burutzeko arriskua dela ta".

-----------------
Gaur goizean egingo dute epaiketa Bizkaiko Lurralde Auzitegian (Bilbo). Ondasun higiezinak kaltetzea eta desobedientzia egotzi die fiskalak.

Uztailaren 15ean, Kukutza Gaztetxearen erresistentzia kanpaina puntu gorenean zegoen unean, gaztetxeko lau kidek Errekaldeko zentroaren aldeko ekintza ikusgarria egitea pentsatu zuten. Mirafloreseko zubira igo eta arkuaren goiko aldean pintada bi egin zituzten, ″Kukutza aurrera!″ eta ″Kukutza ikutu bez″ ziotenak.

Ekintza amaitutakoan Ertzaintzaren patruila eta kalez jantzitako polizia ugari gerturatu eta identifikatu egin zituzten. Poliziek zubira igotzeko erabili zuten materiala, kide guztien arnesak tartean, eraman zituzten eta desobedientzia delitua egitea egotzi zieten.

Gaur, ekintza egin zutenetik ia lau hilabete pasa diren honetan, Kukutzako lau kideak epaituko dituzte Bizkaiko Lurralde Auzitegian, Bilbon. Ondasun higiezinak kaltetzea eta desobedientzia leporatzen die fiskalak.

Bilbokobranka.