Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2011-04-08

MUSIKA LOKALAREN AURKEZPENA





2011ko apirilaren 8a. 12 urteren ostean, hainbat musika talderen eta erreformen ostean... Kukutzako MUSIKA LOKALA ia bukatuta dagoela esan dezakegu!!!Ziur aski, beste lan eta konponketa asko egin daitezkeela, baina inoiz baino hobeto dagoela ere esan dezakegu.

Horregatik, gaur, apirilak 8, Musika lokalaren aurkezpena egingo dugu, eta nola hobe, Jam Session batekin!

19etatik aurrera, kaletik perkupoteo bat izango dugu eta gero gaztetxean FDLN ta The Dillingers izango ditugu formatu txikian. geroago, musika lokalean, Bakoitzak nahi duena jo ahal izango du.

Rock you!!!

2011-04-05

Agur, Asier!!!

Atzo apirilak 5, Asier Bustindui "Mokillo" Santutxu eta Bilboko hainbat borroketako kide gaztea, osasun arazo larrien ondorioz hil egin zen.

Beti zebilen txantxatan, saltsan eta laguntzeko prest. Ipurtarin!

Faltan botako zaitugu Mokillo.


Kukutza gaztetxeko kideak.

BILBOKO KRITIKONA 2011

Hurrengo gaztetxe urteurrenak!!!

Gasteizekoak 25, Ordiziakoak 25 , Sopelako Sekek 1, Algortako Txorimalok 5, Oiartzungo Kataxulok 5, Barakaldoko gazte asanbladak 5, Deustukoak 20...
















ERRESISTENTZIA TA GARAIPENA!

2011-04-01

Gasteizko gaztetxeak 23 urte.

HISTORIAURRETIK, GAZTETXEA ZUTIK!