Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2011-03-08

Martxoak 8, emakume langilearen eguna



Martxoaren 8a 1908an New York-eko fabrika batean 146 emakume langile hil ziren. Protestatzen ari ziren soldata miserableak eta oso lan baldintza txarrak zituztelako eta jaurtiki zizkien suzko bonbek izugarrizko sutea eragin zuten.

Hala ere, zenbait historialariren iritziz, gogoratzen dena ez da 1908ko gertaera, 1909ko irailaren 27an gertatutakoa, baizik. Badirudi New York-eko 20.000 langile, gehienak emakumezkoak, 13 aste iraun zuen greba egin zutela. Sufrimendu latza jasan zuten, gosea, atxiloketak, despidoak..., baina eskariak betetzea lortu zuten. 1909ko martxoaren 8an berriro konbokatuko zen manifestaldia, hobekuntza gehiago eskatuz.

1911n Triangle Shirtwaist Company-n gertatutako suteak oihartzun ikaragarria izan zuen AEB-etan, bertan hil ziren emakumeak aurreko urtean lehen emakume greba egin zutenak izan baitziren, lanerako baldintza hobeak eskatzen zituztenak, alegia.

info +

2011-03-06

ENTSEGU LOKALA

Laster izango dugu Kukutzako Gaztetxeko Musika lokaleko aurkezpena!
Urteak pasa dira musika lokala berritzeko lanak hasi zirenetik. Baita jende asko ere, eta lanetan zebilen bitartean, musika egiteko erabiltzen zen. Oraingoan, berritze lanak ia bukaturik daude, eta talde berriak apuntatu dira beraien desirak konposatzeko.

Apirilak 8, ostirala, aurkezpen jaia egingo dugu, JAM Sesio batekin.

Eta badakizue, entsaiatzeko leku bat behar baduzue, begiratu beheko egutegian libre dauden egunak, eta etorri!!!


2011-03-04

Bilboko Herri Ihauteriak 2011



Martxoaren 5etik 8ra arte, Bilboko ihauteriak izango ditugu Bilbon. Hauxe da egitarau osoa.


2011-03-03

3. HOR KONPON HASTERA DOA!



Hauek dira hurrengo datetan joko duten musika taldeak. Aurten, ez da antzerki talderik apntatu. Pena bat da, baina izena emateko epea bukatu egin da. Beraz, hona kontzertuen zerrenda:

Martxoak

10- Demigood-(Gipuzkoa)

17- Encore(Bilbo)

24- Akerjenbe(Errekalde)

Apirilak

7- Murderpink

eta Res Abstracta zein Rapdioaktive taldeen datak zehazteko daude.

kontzertu guztiak Kukutza gaztetxean izango dira arratsaldeko 20.00etatik aurrera. Sarrera dohan.

UNAI MALLABIA ERREKALDEKO PRESO POLITIKOA, KALEAN DA!!!

Atzo, marxoak 2aren arratsaldean, Errekaldeko preso politikoa eta Gaztetxekidea zen Unai Mallabia kaleratu zuten. Martxoaren 11an irten behar zuen, baina egin ohi duten bezala, abisatu gabe kalean utzi zuten Puerto-ko kartzelako atean. Hala ere, pozten gara bera berriro gurekin ikusteaz, eta gaur berarekin gosaltzeko aukera izan dugu.
Halaber, Indautxuko auzokidea zen Piol gaztea ere kaleratu zuten, eta gaur iritsiko da Bilbora.

Zorionak bioi, senide eta lagunei.

Gora Euskal Preso Politikoak!
Gora Euskal Herria askatuta!