Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.
EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Hurrengo Martxoaren 4an, Kukutzako Barazki Jantoki Herrikoian, Transgenikoen eta elikaduraren burujabetzaren inguruko hitzaldia izango dugu EHNE-ren eskutik.
Ostean, ostiralero bezala, afaria eskura egongo da nahi duenarentzat.
On egin!
Gero eta hurbilago dago berriz elkartuko gaituen hausnarketa eta festa eguna, Putzuzulo gaztetxea Euskal Herriko damak jasotzeko lanetan ari da jada. Patriarkatuaren garretatik askatuko gaituen edabea ia prest dago, soilik zure/gure ideiak falta dira lapikoan. Gure burutxoetan ditugun gogo eta asmoak martxoaren 19an ere hitz eta praktika bihurtuko ditugu. Lapikoak eztanda egingo du beste behin eta gure herrietatik datorren olatua uholde bilakatuko dugu guztion bulkadaz.
Ez zarela honetaz pentsatzen hasi oraindik? Lasai. Gutaz, neska gazteotaz eztabaidatuko baitugu; ez zaizu arrotza egingo kalaka. Motorrak berotzen joan zaitezen, herrietan banatuko ditugun eskuorrietan datozen itaunen inguruan hausnartu dezakezu.
Ze haizan, inoiz pentsatu ahal dun neska eta gazte haizen? Zergatik? Zein den hire eta gure errealitatea? Zerk batzen gaitin? Zertaz hagoen nazkatuta? Zer apurtuko huen? Eta zer sortu? Elkartuko al gaitun?
Hemendik zure inguru hurbilean galdera horietaz eta zuek mahaigaineratzen dituzuen beste hainbestetaz pentsatzerako gonbidapena luzatzen dizugu.
INFO +
Hemendik deskargatu ditzakezue 3 abesti berri."solos(remix)", "drug me baby", "tercera guerra".
Badago! Heldu da!
Fenómenos de la Naturaleza-FDLN-ren kantu berria eta bideoklipa eskegi dute gaur interneten ikusgai. Drug me Baby du izena eta Urko Olazabalek zuzendu eta editatua dago. Ostegunean beraien aurrerapen maketa aterako dute, eta apirilean diska berria. Hilabeteak daramatzate gazte hauek beraien grabaketa gela eraikitzen eta diskaren nondik norakoak argitzen. Itxura hona du hurrengo diska, hip-hopa, jazza eta bestelako doinuak nahasten. On egin!

Kaixo lagunok!
Larunbat hontarako Kukutza Eskalada Taldeak antolatutako eskalada txapelketa-jaialdirako deia luzatzen dizuegu...beraz, badakizue...eskalatzaile zaretenoi edo eta egitarauaz disfrutatzeko asmoa duzuenoi....ANIMATU ETORTZERA!!!!
Autogestioa. Autoprodukzioa. Sorkuntza. Komunikazioa. Autoformakuntza.
Kukutzako Serigrafia Tailerra, horixe da, tailerra. Lan egiteko eta ikasteko gunea.
NORI ZUZENDUTA DAGO?
Espazio hau proiektu, talde, kolektibo zein norbanakoei zuzenduta dago. Bai mertxandaisina egiteko, bai mezu bat zabaltzeko.
NOLA ERABILI DAITEKE?
Kamisetak, poltsak, banderak, kartelak egin edo bestelako proiektu-lanik baldin badaukazue, tailerra erabilidi dezakezue. Serigrafia egiten ez badakizue, proiektu bat aurrera ateratzen lagunduko dizuegu.
DOHAN?
Bai, debalde. KSETAk ez du dirua bilatzen, soilik mantentzea, beste taldek zein norbanakoek tailerra erabiltzen jarrai dezaten. Horregatik, materiala zein laguntza eskatzen dugu.(tintak, serigrafia pantailak, marrazkirik gabeko arropa txukuna...)Aportatzen den materialarekin, diseinu zein proiektu berriak aterako ditugu eta horrekin finantziatuko dugu Tailerra.
**Ez dugu enkargurik egiten, norbaitek zuen produkzioa egitea nahi baduzue, galdetu serigrafia lantegi batetan**
KONTAKTUA
Jarri gurekin kontaktuan kukutza@gmail.com helbidean "serigrafia" gaiarekin.
