Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2011-02-15

FDLN- Drug me baby. Bideoklipa berria.

Hemendik deskargatu ditzakezue 3 abesti berri."solos(remix)", "drug me baby", "tercera guerra".



Badago! Heldu da!
Fenómenos de la Naturaleza-FDLN-ren kantu berria eta bideoklipa eskegi dute gaur interneten ikusgai. Drug me Baby du izena eta Urko Olazabalek zuzendu eta editatua dago. Ostegunean beraien aurrerapen maketa aterako dute, eta apirilean diska berria. Hilabeteak daramatzate gazte hauek beraien grabaketa gela eraikitzen eta diskaren nondik norakoak argitzen. Itxura hona du hurrengo diska, hip-hopa, jazza eta bestelako doinuak nahasten. On egin!

2011-02-13

III. Kukutza Blok Master-a


Kaixo lagunok!

Larunbat hontarako Kukutza Eskalada Taldeak antolatutako eskalada txapelketa-jaialdirako deia luzatzen dizuegu...beraz, badakizue...eskalatzaile zaretenoi edo eta egitarauaz disfrutatzeko asmoa duzuenoi....ANIMATU ETORTZERA!!!!

2011-02-02

K.SETA SERIGRAFIA TAILERRA

Autogestioa. Autoprodukzioa. Sorkuntza. Komunikazioa. Autoformakuntza.
Kukutzako Serigrafia Tailerra, horixe da, tailerra. Lan egiteko eta ikasteko gunea.

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Espazio hau proiektu, talde, kolektibo zein norbanakoei zuzenduta dago. Bai mertxandaisina egiteko, bai mezu bat zabaltzeko.

NOLA ERABILI DAITEKE?

Kamisetak, poltsak, banderak, kartelak egin edo bestelako proiektu-lanik baldin badaukazue, tailerra erabilidi dezakezue. Serigrafia egiten ez badakizue, proiektu bat aurrera ateratzen lagunduko dizuegu.

DOHAN?

Bai, debalde. KSETAk ez du dirua bilatzen, soilik mantentzea, beste taldek zein norbanakoek tailerra erabiltzen jarrai dezaten. Horregatik, materiala zein laguntza eskatzen dugu.(tintak, serigrafia pantailak, marrazkirik gabeko arropa txukuna...)Aportatzen den materialarekin, diseinu zein proiektu berriak aterako ditugu eta horrekin finantziatuko dugu Tailerra.

**Ez dugu enkargurik egiten, norbaitek zuen produkzioa egitea nahi baduzue, galdetu serigrafia lantegi batetan**


KONTAKTUA

Jarri gurekin kontaktuan kukutza@gmail.com helbidean "serigrafia" gaiarekin.

Desazkundea eta bizitze ona jardunaldiak




EHUko Sarrikoko ekitaldi aretoak "Alternatibak irudikatzen: Desazkundea eta bizitza ona" topaketak hartuko ditu otsailaren 8tik 9ra. Jardunaldiok zenbait eragileren antolatze-lan kolektiboaren ondorio dira: Mugarik Gabe, Ekologistak Martxan, Desazkundea, Reas Euskadi, Mugarik Gabeko Ingeniaritza, Paz con Dignidad eta Euskadiko GGKEren Koordinakundea.

EGITARAUA:

Otsailak 8, asteartea

DESAZKUNDEA ETA BIZITZE ONA, SORTZEN DABILTZAN PARADIGMA BERRIAK: zailtasunak eta erronkak

9:30-14:00 Alicia Puleo (Ekofeminismoa) Luis Macas (Bizitze ona) eta Yayo Herrero (Desazkundea)

18:00-21:00
Serge Latouche (Desazkundea) Magdalena Leon (Bizitze ona) eta gizarte eragileen ekarpenak

19:30 Emanaldia “Las kapritxosas” taldearen eskutik

**Hitzaldien tartean, Kukutzako Barazki Jantoki Herrikoiak, pintxoak eta edariak banatuko ditu(produktu ekologikoak, bidezko merkataritza...)**
segi irakutzen

2011-02-01

TOBA Auzoko Preso Politikoa, ETXEAN!!!

Atzo, Urtarrilak 31, auzoko "Toba" Preso politikoa kalean utzi zuten bere gain zeukan sumarioa itxi ostean. Asier Kintana "Toba", Errekaldeko auzokidea 2006ko urtarrilaren 24an atxilotu zuten Frantziar Estatuan eta 2009ko abenduaren 2an estraditatu zuten Espainiar Estatura, zenbait kargu gehiago egotzi nahian. Kintanak berak deitu behar izan du Valdemorotik kalean zegoela esateko, eta lagunei esker, bart ordu bietan iritsi zitzaigun auzora.



Zorionak TOBA!!!


Gure irakurleei gogoratu nahi genieke, martxoan, gaztetxekideak diren Uni eta Piol aterako direla. Beso zabalik eta pozik itxoingo zaituztegu!!!

Maite zaituztegu!