Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2011-01-31

KAPITALISMOTIK AT!




Urtarrilaren 27ko greba orokorraren ildoan, Iurñeako Errotxapea auzoan pabilioi industrial bat okupatu egin zuten.

"Hiri berri bat irudikatzeko garaia da, kapitalismotik at dagoen gizatea; eraldaketa ez da erreforma estataletik etorriko, eraikuntza komunala, elkar laguntza, elkartasuna eta askeak diren espazioetatik baizik."

"No pagaremos vuestra krisis ni mantendremos vuestro sistema. Tenemos otros planes!"

Asteburu osoan egitarau eder bat antolatu zuten, kontzertu, bazkari, dokumental, hitzaldi eta antzerkiekin. Igandean, gazteak asanbladan bilduta zeudelarik, polizia gunean sartu zen, mobilak konfiskatu eta desalojatu egin zuten.

manifestua

2011-01-20

KRISI EKONOMIKOA ETA LANGILERIA



Urtarrilak 27ko grebari begira, krisi ekonomikoa deritzona eta langileriaren egoera aztertzeko hitzaldi bat prestatu nahi izan dugu Kukutza gaztetxetik Plentziko gazte asanblada eta ICEA(zientzia ekonomiko eta autogestioaren institutua)ren laguntzarekin.
Bertan izango dugu Endika Alabort Amundarain ICEAko kidea, eta EHUko ekonomia irakaslea.

UDALBILTZAKO AUZIPETU GUZTIAK ABSOLBITU DITUZTE




Hogei auzipetuak errugabetu egin ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hamarna urteko espetxe zigorra eskatu zuen Fiskaltzak. Gomez Bermudez buru izan duen epaimahaiaren arabera, ez da frogatu Udalbiltza ETAren proiektu bat denik edo harekin zerikusirik duenik. Areago, ETAren helburuekin bat etortzea ez dela delitu azpimarratu du epaimahaiak. Valcarcel epaileak boto partikularra eman du auzibidearen kostuak herri akusazioaren gain gera daitezen eskatuz.

info +

2011-01-18

Errekaldeko Jai Batzordeko Indaba Jana



Larunbat Honetan, urtarrilaren 22, Errekaldeko Jai Batzordeak auzoarentzat prestatutako indaba jana izango dugu. Bertan, Errekaldeko kolektibo, konpartsa eta auzokide guztiak daude gonbidatuta elkarrekin bazkaltzera. Tiketak salgai egunean bertan, 5 eurotan.

Bazkaria Kukutza gaztetxean izango da, arratsaldeko 14.30ak aldera.

On egin!

2011-01-14

KRITIKONA 2011, BILBO.

Hasi zuen bizikletak koipetzen. Garbitu zuen banderolak. Piztu irratiak. Aurtengo KRITIKONA MARTXA MUNDIALA ...BILBON!

Maiatzak 13, 14 ta 15.





Info +