eusAzaroaren 30etik aurrera Barakaldoko Udaltzaingoek, Polizia Autonomikoarekin batera, OLETA GAZTETXEAren desalojoa burutu dezake, berriro ere udaletxeak eta eraikuntzaren espekulatzaileek dauzkaten interes komunak agerian utziz.
Eraikin hau okupatu genuenean, espekulazio basatiaren beste biktima bat baino ez zen, helburu bakar batekin: eraitsia izango zen etxebizitza gehiago eraikitzea, diru kantitate handiak sortuz.
Egun, ia urte bat beranduago, Barakaldoko gazteon topagunean bilakatu dugu, gazteena eta gazteontzat eskainitako lekua bihurtuz. Hemen daramagun denboran zehar hamaika kultur ekintzak burutu ditugu, Bagatzako jaietako antolakuntzan parte hartu dugu eta Barakaldoko gazteei lokal bat eskaini diegu.
Hala ere, badirudi proiektu hau ez datorrela bat Barakaldoko udaletxe faxistaren interesekin. Ez ditu gazteontzako alternatibak eskaintzen eta gazteok alternatiba horiek eskaintzeko baliabideak ditugunean beti oztopoak jartzen ditu hauek suntsituz. Gainera, “usurpazio” delitu bat leporatuta, 5 gazte inputatuak daude. Beraz,beste behin ere, PSOE-PPk errepresioa eta indarkeria erabili du gazte konprometitu eta antolatuen lana bidetik kentzeko. Hori dela medio, Gazte Asanbladak argi utzi nahi du, bai gaztetxean bai kalean tinko erantzungo ditugula jasotako erasoei, gazteria isiltzen ez garelako!
BARAKALDO GAZTEA GORRIA ETA ASKEA!
BGA
Barakaldoko Gazte Asanblada
comunicado en castellano