Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2010-11-18

KUKUTZAKO JANTOKI HERRIKOIA BERRIRO IREKITA!!!

Desde mañana, viernes 27, el Jantoki no ofrecerá cenas, salvo encargos o eventos especiales (atentos a la web!).
Por supuesto, podréis seguir disfrutando de las comidas de los viernes y de nuestros pintxos en la barra, de lunes a viernes de 17h a 22h.
Para reservas, escríbenos a kukutzakojantokia@gmail.com, antes del jueves de la misma semana.
Si te apetece aliñar nuestras cenas con música o cualquier otra actividad, ponte en contacto con nosotras (kukutzakojantokia@gmail.com).



Ia urtebete izan dugu gure jantokia itxita. Jende ugari hurbildu zaigu gaztetxera barazki bazkari bat izateko desirarekin eta bueltan joan behar izan dute etxera. Oraingoan, lan egiteko prest dagoen talde bat agertu zaigu, ostiraletan bazkaria eta afaria izan dezagun.

Ostiralero, barazki bazkari herrikoia, 13.30etatik 16.00ak arte 5€-ren truke. Ardoa aukeran, 1,5 eta 3 euroren artean.

Ostiraletan ere bai, afariak izango ditugu, platerrak aukeran, 1 eta 2 euro artean bakoitzak.
Honez gain, ekitaldiak, bideo proiekzioak, hiyzaldiak eta bestelakoak antolatuko dituzte.

Menuak, eguena arratsaldean eskegiko ditugu blogean eskumako gailuetan.
Jantokian itxaroten zaituztegu!Adi menuetara!


On egin!



kontaktua: kukutzakojantokia@gmail.com
ostiralero bazkalorduan jantokian bertan.

2010-11-16

Gerra zikinaren inguruko bideoemanaldia



Errrekaldeko auzokidea zen Josu Muguruza eta Santi Brouarden hilketaren 21. eta 26.urteurrena betetzen denean, Kukutzatik lau bideoemanaldi prestatu ditugu Euskal Herriaren aurkako gerra zikinaren bilakaera hobeto ulertzeko.

Ikuspuntu ezberdinetatik jasotako bideoak dira honako hauek eta eztabaidarako tresna izatea nahiko genuke.

Animatu etortzen!!

2010-11-14

COMUNROCK FEST




Datorren azaroaren 20an, 1. KomunRock Festa burutuko da Kukutza Gaztetxean Kimetz kolektiboak eta Gazte Komunisten Batasunak antolatuta. Urteroko komunista esentziadun festa bat antolatzeaz gain, helburua eguneko berrien eta analisiako aldizkari baten lehenengo alea finantziatzea litzateke zeina urte bukaeran aterako dena.
Hauek dira kontzertuaren datu garrantzitsuenak:


I. KomunRock Festa

Azaroaren 20
19,00etan
Sarrera: 5€
Kukutza Gaztetxea, Bilbo
Antolatzaileak Kimetz Kolektiboa, Gazte Komunisten Batasuna

Kosetxa Propia: http://www.myspace.com/kosetxa_propia
Mencer Vermello http://paxinamv.blogspot.com/
Aurka Taldea http://www.myspace.com/aurka
+ talde gonbidatua

(Material politikoa, otartekoak, mojito...)

2010-11-10

KUKUTZA III Gaztetxearen funtzionamendu akordioak




eu

Kukutzakide, Auzokide, eta gaztetxekideek orokorrean daukate iada gure akordioak eskuragarri interneten. Hala ere, Kukutzako elkargunean izango dituzue informazio panelean eta paperean, eskatuz gero.

Akordioak ez dira legeak. Asanbladan parte hartzen dugunon artean adostutako elkarbizitzarako oinarriak baizik. Gardentasuna eta zeharkako estruktura bermatu nahi dugu proiektu honetan, autogestioa eta asanblada zutabetzat izanik.
Galderarik izanez gero etorri hileko lehen asteazkeneko asanbladara, 20.00etan, edo bidali email bat, kukutza@gmail.com -era, baina pertsonalki bada, askoz hobe.

cas


Kukutzerxs, Vecinxs y gaztetxerxs en general tenéis ya disponibles en internet los acuerdos de funcionamiento. Aún así, los tenéis en el panel de información del gazte, y si los pedís en la barra también están en papel.

Los acuerdos no son leyes, sino unas bases para la convivencia consensuadas entre las personas que participamos en la asamblea. Queremos garantizar la transparencia y la estructura horizontal del proyecto, teniendo como piláres principales la asamblea y la autogestión.
Para cualquier pregunta, pasaros por la asamblea del primer miércoles del mes a eso de las 20.00h o enviad un email a kukutza@gmail.com, pero mejor en persona.

2010-11-01

ASTEBURU HONETAKO EGITARAUA ZEA MAYS + SOVIETAR OLERKIA



Azaroaren 6an, larunbata, Zea Mays musika taldeak, bere azken diska aurkeztuko du gure auzoko gaztetxean. Orain dela bi urte Kukutzaren urteurrenaren omenez egin zuten abestia ere diskan izango dugu. Ez saiatu Zea Mays-en "ERA" diska berria dendetan lortzen, ezinezkoa izango da ta. Soilik kontzertuetan lor dezakezue. Kukutzan, sarrerarekin bat(5+5€) emango da. Sorpresaren bat ere izango dugu.

Igandean bestalde, Kukutzako liburutegiak antolatutako Sovietar Olerki irakurketa izango dugu 17.30tan, liburutegian hain zuzen ere.

Gozatuko duzuelakoan, astebururarte!