Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.
EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
2010-09-24
2010-09-21
HOR KONPON!!! 3. IKUSKIZUN LEIHAKETA

Pasadan urteko saioarekin, gustora geratu ginen, baina talde gutxi eman zuten izena. Aurten, eta denbora geihagorekin, hastera doa izena emateko epea, hona ba oinarriak:
1. Nahi duenak parte hartu dezake.Musikari, umoregile, ziruko artista, antzezle, mago edo zerbait berezi egiten dakienak.Bailo du bai talde zein indibidualki.
2. Gaztetxean edo emailez eman behar du izena,herria/auzoa,estiloa, telefono eta e-posta bat utzi, zeuekin kontaktuan jartzeko.
3. Lehentasuna emango zaie Errekaldeko talde eta artistei, eta geratzen diren datak, kronologikoki etorri diren taldeekin beteko dira.
4. Ostegunetan 20.00etan egingo dira emanaldiak, gaztetxeko elkargunean.
5. Auzokideekin iskanbilarik ez eukitzeko, emanaldiak ahalik eta akustikoenak izango dira, soilik ahotsarentzat izanik anplifikazioa.
6. Sariak:
Errekaldeko jaietan (ekainak 25-uztailak 4)
MUSIKA
Kukutza gaztetxean kontzertua egitea
KALE ANTZERKIA
Errekaldeko VI. Kale antzerki zikloan parte hartzea(2 talde)
BESTE MOTATAKO IKUSKIZUNAK
Gaztetxean emanaldiak.
7. Epea daukazue izena emateko azaroaren 30a arte.
8. Animo, ta parte hartu peña!! GALDU LOTSA!!LOTSAGABEOK!!
KUKUTZA III GAZTETXEA.
0 comentarios Etiketak: antzerki, elkargunea, kukutza, lehiaketa, musika
2010-09-20
OKUPAZIO BULEGOA BERRIRO ZABALIK OPORREN OSTEAN
2010-09-17
KUKUTZA GAZTETXEA, BERRIRO ZABALIK!
Uda pasa da, eta berarekin, Errekaldeko jaiak, oporrak, Belategiko jaia bebai, Aste Nagusiko prestaketak, Aste Nagusia(Gora Komantxe!!!) eta hainbat eta hainbat egun eguzkitsu. Kurtso berria hastera doa eta Kukutzakide guztiak prest daude lanerako iada. Tailerrak, kurtsoak, kontzertuak, eskalda txapelketak, dantza emanaldiak, zirkua, liburutegia, arte martzialak, antzerkiak, jantokia eta abar izango ditugu aurten.
Datorren Irailaren 20a, astelehena, gaztetxeko ateak berriro zabalik izango dira arratsaldeko 17.00etatik 22.00ak arte. Eta asteazkenero 20.00etan asanblada.
Ikusi arte!!!
-------------
El verano ya se fue y con él las fiestas de Errekalde, las vacaciones, la fiestilla de Belategi, los preparativos de la Aste Nagusia, la propia Aste Nagusia(Gora Komantxe!!!) y tantos y tantos dias soleados. El nuevo curso va a comenzar y lxs Kukutzerxs están ya preparadxs para trabajar.Este año tendremos talleres, cursos, conciertos, compes de eskalada, pases de danza,circo, biblioteca, artes marciales, teatros, comedor popular, etc, etc.
El próximo lunes 20 de Setiembre de 17.00 a 22.00 Kukutza volverá a abrir sus puertas a quien quiera colaborar y participar. Y los miércoles la asamblea a las 20.00
Nos vemos!
0 comentarios Etiketak: apertura, ateak, curso, elkargunea, gaztetxeak, kukutza, kurtsoa, puertas
2010-07-08
BILBOKO KONPARTSEK ERABAKI DUTE... ASTE NAGUSI EZBERDINA BULTZATZEA
Gaurko honetan azalpen oso berezi eta garrantzitsua luzatu nahi dugu, eta eskertuko genizueke ahalik eta fidelena den irakurketa publikatzea.
Ikasturte honen hasieran 2009ko aste nagusian gertatutakoaren inguruko irakurketa egin genuen eta ondorio argi bat plazaratu genuen: Bilboko Udaletxeak erabakitako bi konpartsen aurkako zigorrarekin beste batzuetan bezala urte luzeetan landu eta lortutako eredu herrikoi eta partehartzailearen aurkako jarrera argi bat ikusten genuen. Horrela azaldu genion ere Bilboko herriari eta atez ate gainera, buzoneo bat eginez eta galdera honekin: 2010ean Aste Nagusia izango dugu?
segi irakutzen
0 comentarios Etiketak: aste nagusia, azkuna, bilbo, ezberdina, jaiak, konpartsak, plantea




