Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2010-06-17

Errekaldeko GAZTE EGUNA!!





EUS
Badatoz Errekaldeko jaiak, eta beraiekin, Gazte Eguna. Aurten, gazte egun berezia prestatu dugu auzoko gazteok. Kurtsoan zehar auzoko gazte talde ezberdinen arteko koordinazioaren ondorioz, gazte egun polit bat antolatu dugu. Agintzak, Errekaldeko eskautek eta Kukutza gaztetxeak gazte esentziaz apostu egiten dugu, gero eta geihago zabaltzen den pasibitatearen kontra.

Gazteak garelako, etorkizuna gurea delako eta nahi duguna egin ahal dugulako.

Dei berezi bat egiten dugu Errekaldeko koadrila, lonjero, gazte talde guztiei egun honetan parte hartu dezaten. Bazkarira zaudete guztiak gonbidatuta.

Besterik gabe, besarkada bat!

GAZ
Ya vienen las Errekaldeko Jaiak y con ellas el GAZTE EGUNA. Este año hemos preparado un gazte eguna especial lxs jóvenes del barrio. Como resultado de la coordinación entre los diferentes grupos de jóvenes del barrio hemos organizado un bonito dia. Agintza, Errekaldeko Eskautak y Kukutza Gaztetxea apostamos por la esencia juvenil, contra la pasividad que cada vez más se extiende.

Por que somos jóvenes, por que el futuro es nuestro y podemos hacer lo que queramos.

Hacemos un llamamiento especial a todas las cuadrillas de Errekalde, lonjerxs y todos los grupos de jóvenes a participar en este dia concreto. Estáis todxs invitadxs a comer con nosotrxs.

Sin más, un abrazo!


Gora Errekalde Errebelde!
Gora Errekaldeko Gazteak!!!

2010-06-10

Hor Konpon II. ikuskizun leihaketaren amaiera!! eta Errekaldeko jaietako kontzertuak

Aurtengo Hor Konpon ikuskizun leihaketaren irabazleak izan dira:

Plazan + La Gossa Sorda



eta

Gaztetxean + Soñadores Natos.




Horrela geratzen dira beraz kontzertuak:



Ekainak 26, zapatua Kukutza Gaztetxean
23.30 Puro Chile
01.30 Las Culebras

Uztailak 1, eguena Kukutza Gaztetxean, gazte eguna
00.00 Vendetta

Uztailak 2, barikua Kukutza Gaztetxean
23.30 Res Abstracta
01.00 Soñadores Natos

Uztailak 3, zapatua Errekaldeko Plazan
22.00 Chivo
23.30 AKATZ
01.30 La GOSSA SORDA

Aurrera Sopelako gaztetxea!!!



Hauxe da Sopelako gazte asanbladak zabaldu duen gutuna.

Kaixo,

Oin dala 7 hilabete, gazte asanblada sopeloztarrak sekeko errota zaharra zana okupatu zuen, bertan sopelako gaztetxea martxan jartzeko asmoarekin. Denbora honetan zehar, lan ta lan ibili dira baserria konpontzen, eraikina oso egoera kaxkarrean bait zegoen. Jabeekin akordio batera heltzea lortu dute baita, hurrengo 3 urteetan baserriaren erabilera zihurtatu dutelarik.

Hurrengo zapatuan, ekainak 12, azkenik, gaztetxe berriaren aurkezpena egingo dute eta ateak irekiko dituzte. Gazteentzako lokal autogestionatuen aldarrikapenak, urte askotan dirau gure herrian eta lorpen handi bat da, dudarik gabe. Beraz zorionak sopelako gazteriari!



info +

2010-06-02

Anima Rock-fiesta animalista antitaurina

Zapatu honetan, izango dugu CAAB-ko jendearen jaialdia Kukutza gaztetxean.

Taldeak: Gris Perla, Patada en la Papada, Fiend, 4 tragos.

ordua: 19.00

Sarrera: 5€


2010-06-01

Israelek Askatasun Ontzidia eraso eta 15 lagun baino gehiago erail ditu

Indymedia Euskal Herria , 01.06.2010 00:16

Egunsentian Israeleko armadaren itsasontziek helikoptero batekin lagunduta, Giza Eskubideen Aldeko ontzidiaren itsasontzia metrailatu dute, bertan laguntza humanitarioa Gazaraino ailegarazi helburuarekin zibilak ziren eta momentuz, horietako 16 lagun hil dituztela konfirmatuta dago |Bideoa|. Nazioarteko legezkotasunak Gazako biztanleak okupatuak direla onartzen du (%80 errefuxiatuak dira), eta gaur Israelek ilegalki setiatzen du. Askatasun Ontzidiaren aurkako erasoa nazioarteko uretan egin dituzte eta Israeleko Defentsa Ministroak pertsonalki zuzendu du, honek guzti honek eraso Estatu krimena bihurtzen du.



GEIHAGO IRAKURRI