Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2010-03-30

Koskoenea gaztetxea, Portugaleteko gaztetxe berria!!


Igarotako martxoaren 27an, eguerdiko hamabiak aldera, Portugaleteko Gazte Asanbladak deituta 100 gaztek okupazioaren aldeko kalejira burutu zuten udalerriko alde zaharreko kaleetan barrena. Manifestazioa bukatuta, Koskojales kalean kokatuta dagoen, eta urteak hutsik zeramatzan, etxebizitza bat okupatu dute. "2 urte luze daramatzagu kalean, alternatibak eraikitzen, gurea ere den herria eraldatzen. Hamaika ekintza burutu ditugu (Solstizio gauak, bideo-emanaldiak, hitzaldiak, kalejirak…), baina hauekin jarraitzeko ezinbestekoa dugun lanabesa GAZTETXEA da" adierazi dute PGA-ko kideek. Dagoeneko eskuratu dute bidean lagungarria izango duten tresna: "koskoenea gaztetxea"...Zorionak Portuko gazteria!

jatorria: herrikolore.org

2010-03-26

II. KUKUTZA BLOK MASTER!!


Martxoak 27 honetan, atsaldeko 16:00tatik aurrera II Kukutza Blok Masterra ospatuko da gaztetxean.

Kukutza Eskalada Taldearen 10.urteurrenarekin bat, sekulako eskalada txapelketa ospatuko da, More Jaia Dj-ak giroa berotuko dutelarik. Honekin batera Gorka Karapetoren hitzaldia izango dugu eta jaialdiarekin jarraitzeko, Lendakaris Muertos eta Dj Nozijah Selektah gauari doinua jarriko diote.

2010-03-24

HOR KONPON!!musika saioa

Ostegun honetan, hilak 25 HKP leihaketaren saio berri bat izango dugu. Kasu honetan, 2 talde joko dute

Chimerical


Res Abstracta


Arratsaldeko 19.00etan. Gogoratu kañaren eguna dela!!kaña ta freskagarriak 1€!!

2010-03-18

soldadu yankee baten hitzaldia

inperioaren barruan ere, gauzak argi dituena badago.

2010-03-12

Kukutzako 2010eko udaberri egitaraua

On egin!!
Ekin!!