Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.
EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
2010-03-11
2010-03-10
Vendetta berriro
Orain dela bi hilabete gure posta elektronikora "V for Vendetta" ko filmaren irudia erabiltzen zuen bideo bat iritsi zitzaigula. Ez genekien hori serioa zen edo txantxetan. Orain badirudi jendea animatzen hasi dela eta bideoak eta argazkiak bidaltzen dituztela. Hona ba azkena:
2010-03-08
PABLO MOLINA deportatuta
Aupai,
bo, ba berri txarra oraingoan, Pablo Molina deportatu dute, ez dute Espainiako aireportutik ateratzen utzi bisatua txarto daukala leporaturik...(info gehiago: http://www.reggae.es/)
Beraz, martxoak 13rako prestatuta geneukan ROOTS-REGGAE-RAGGA TOPAKETA bertan behera geratu da.
Hala ere, ragga dantza ikastaroa martxan dago oraindino eta momentuz plazak ere badaude. Beraz, Bilboko karibea ezagutzeko gogotxu bazabiltz, erdu Kukutzara jamaikar erritmoaz eta dantzaz gozatzen.
DANTZA IKASTAROA:
martxoak 13 eta 14an , (zapatu ta domeka), arrastiz, 4. dancehall-dantza ikastaroa izango da Kukutzan.
Izena emoteko, plaza reserbatzeko eta informazioa: 699473602.
0 comentarios Etiketak: Kukutzako Dantzagunea
2010-03-03
Kukutzako elkargunea
Jolasak. Barra. Denda. Eskenatokia. Kontzertuak. Antzerkiak. Bideoproiekzioak. Hitzaldiak.
Kukutzako elkargunea eztabaidarako, elkartrukerako, elkarrizketarako, aisildirako, jolasarako gunea da. Bertan, trago bat hartu dezakezu, hurrengo ekimenetaz enteratu zaitezke, gure kamiseta bat erosi, zure ume/lehengusina/nebarreba/rekin jolasetan ibili zaitezke edota krisialdiari buruzko hitzaldi bat antolatu dezakezu.
Astelehenetik ostiralera dago irekita 17.00etatik 20.00ak arte. Asteazken edo ostegunetan pintxoak, jantokiaren eskutik!
Ostegun kolektiboetan, Kukutzako proiektu batek ekimen bat burutuko du eta kañak, kalimotxoak zein freskagarri eta zukuak, euro 1en!!
Eta asteburu batzuetan, kontertuak jardunaldiak... adi gure agendara!
Gainera informazio geihago nahi izanez gero, proietu berriak proposatu nahi baduzue edo daudenetan parte hartu, asteazkenero asanblada 20.00etan.
Ikusi arte!!!
0 comentarios Etiketak: elkargunea, gaztetxeak, kukutza






