Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2010-02-24

EH-ko GAZTETXE eguna

Egurre peña!! Badago martxan Euskal Herriko gaztetxe eguna prestatzeko lantaldea!! Aurten, Altsasun izango da(Nafarroa), hona hemen altsasuko gaztetxeko web orrialdea eta EH-ko koordinadorakoa, eta herriko irudiren bat.

De kukutza

2010-02-18

Hor Konpon!! hastera doa!!

Gaur osteguna 18 Hor konpon! saioari emango diogu hasiera. Gaur, 20.00etatik aurrera Kukutzako elkargunean "CHIVO" taldea izango dugu.
ikusi arte!

Eta asteburuan, altxaporruko jaia izango da, larunbata 20an hain zuzen ere, La Kinky Beat taldearekin.(Sarerra 5 €)

2010-02-12

bilboko inauteriak!!


Errekaldeko inauterietan beroketa lanak egin ostean, asteburu honetan badatoz bilboko inauteriak. Asteetako lanaren ( asanbladak, karroza, mozorroa...), ostean heldu dira inauteriak!
Berriro ere bi eredu izango ditugu aurrez aurre:
-udalarena, talonarioan oinarritutakoa.
-konpartsena, herritarren parte hartzean oinarritutakoa.
Zurea da erabakia!
Animatu, konpartsa batean hasi lanean eta ondo pasa!!!!

2010-02-02

asteburuko egitasmoak

Otsailaren 5, 6 eta 7an, hiru aukera ezberdin ditugu kukutzan zein errekalden.

Batetik otsailaren 5 eta 6an, auzoko ihauteriak ditugu. Ostiralean haurrentzako programazioa dago eginda eta larunbatean haur zein helduentzako egitaraua. Errekaldeko jai batzordeak antolatuta. Animo eta mozorrotu zaitezte!

Bigarrenik sare antifaxistak larunbatean kukutzan antolatu dituen topaketak.

Eta azkenik kukutzako liburutegian antolatu den poesia errezitaldia, Joseba Sarrionandiari omenaldi gisa. Igandean, arratsaldeko 5etan.

topaketa antifaxistak