Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2009-10-29

HARRESIA APURTU!! ekimena

Askapenaren, Palestinarekiko elkartasun jarduladiak direla eta, Errekaldeko kide batzuk Hormairudi bat egitea pentsatu dugu.

Urriaren 31 zapatua, goizeko 10etan hasiko gara margozten, Gazako harresia irudikatuz, eta bakoitzak nahi duen bezala "apurtuz".

hauxe da margozteko horma.Izkina aprobetxatuko dugu, kontrol torreta bat irudikatzeko.

2009-10-22

AGENDA

Aupa Gaztetxekideok!!

Ikusiko zenutenez, agenda publikatzeko egutegitxoa jarri dugu blogean, bertan, ekitaldi bereziak, kontzertuak, jaialdiak, antzerkiak eztabaidak, lan egunak eta beste batzuk argitaratuko ditugu. Momentuz, datozen bi hiletarako egitaraua.

Bestalde, laister argitaratuko dugu Kukutzan astero egiten diren tailer, kurtsoen ordutegi eta prezioen zerrenda.

On egin!!

2009-10-03

Zipaioak Kukutza III Gaztetxean

Atzo, urriaren 2, ostirala, arratsaldeko 17.30 aldera, Ertzaintzako bi sekreta ta furgoi bat, errepidean jarrita, hurbildu zitzaigun gaztetxera, Presoen argazkiei buruz galdetzen gaztetxekideok terrazako lanetan genbilen bitartean. Lagun bat identifikatu eta argazkiak kendu gabe, joan egin ziren, beste baten etorriko zirela mehatxatuz.

Gaztetxean, normaltasunez jarraitzen dugu lanean eta parez pare irekita.

Ayer, 2 de octubre viernes, al rededor de las 17.30, se acercaron dos secretas y un furgón de la Ertzaintza al gaztetxe preguntando por las fotos de presxs del barrio mientras lxs gaztexterxs realizábamos las obras de la terraza. Tras identificar a un compañero sin si quiera quitar las fotos, se marcharon amenazando con volver en otra ocasión.

En el gaztetxe seguimos trabajando con total normalidad y abiertos de par en par.


Kukutza III gaztetxea

2009-09-30

Gaztetxearen teilatua kopontzen



Hasi dira iada Terraza-ko lanak!!

Astelehenetik Ostiralera, arratsaldero(17.00etatik 21.00ak arte) lanerako txandak izango dira. Lan gogorra izango da, Gaztetxean izan dugun lanik zailena agian, eraikin osoa ukitzen baitu. Bueno ba, masa egin, adreiluak mugitu, hondakinak atera, zeharo zikindu nahi duenari parte hartzera gonbidatzen diogu. Pasatu Kukutzako elkargunetik ta galdetu txandetaz.

Egurre!!!


Ah! Laister, tailer kurtso ta aktibitateen zerrenda zehaztua.

2009-09-28

HOR KONPON!! 2. ikuskizun leihaketa


Pasadan urteko saioarekin, gustora geratu ginen, baina talde gutxi eman zuten izena. Aurten, eta denbora geihagorekin, hastera doa izena emateko epea, hona ba oinarriak:

1. Nahi duenak parte hartu dezake.Musikari, umoregile, ziruko artista, antzezle, mago edo zerbait berezi egiten dakienak.Bailo du bai talde zein indibidualki.

2. Gaztetxean eman behar du izena, telefono eta e-posta bat utzi, zeuekin kontaktuan jartzeko.

3. Lehentasuna emango zaie Errekaldeko talde eta artistei, eta geratzen diren datak, kronologikoki etorri diren taldeekin beteko dira.

4. Ostegunetan 20.00etan egingo dira emanaldiak, gaztetxeko elkargunean.

5. Auzokideekin iskanbilarik ez eukitzeko, emanaldiak ahalik eta akustikoenak izango dira, soilik ahotsarentzat izanik anplifikazioa.

6. Sariak:
Errekaldeko jaietan (ekainak 25-uztailak 4)
MUSIKA
Plazako kontzertuan talde nagusiarekin batera jotzea
Kukutza gaztetxean kontzertua egitea
KALE ANTZERKIA
Errekaldeko V. Kale antzerki zikloan parte hartzea(2 talde)
BESTE MOTATAKO IKUSKIZUNAK
Gaztetxean emanaldiak.

7. Epea daukazue izena emateko abenduaren 31a arte.

8. Animo, ta parte hartu peña!! GALDU LOTSA!!LOTSAGABEOK!!

KUKUTZAKO ELKARGUNEA.