Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!

2009-09-30

Gaztetxearen teilatua kopontzen



Hasi dira iada Terraza-ko lanak!!

Astelehenetik Ostiralera, arratsaldero(17.00etatik 21.00ak arte) lanerako txandak izango dira. Lan gogorra izango da, Gaztetxean izan dugun lanik zailena agian, eraikin osoa ukitzen baitu. Bueno ba, masa egin, adreiluak mugitu, hondakinak atera, zeharo zikindu nahi duenari parte hartzera gonbidatzen diogu. Pasatu Kukutzako elkargunetik ta galdetu txandetaz.

Egurre!!!


Ah! Laister, tailer kurtso ta aktibitateen zerrenda zehaztua.

2009-09-28

HOR KONPON!! 2. ikuskizun leihaketa


Pasadan urteko saioarekin, gustora geratu ginen, baina talde gutxi eman zuten izena. Aurten, eta denbora geihagorekin, hastera doa izena emateko epea, hona ba oinarriak:

1. Nahi duenak parte hartu dezake.Musikari, umoregile, ziruko artista, antzezle, mago edo zerbait berezi egiten dakienak.Bailo du bai talde zein indibidualki.

2. Gaztetxean eman behar du izena, telefono eta e-posta bat utzi, zeuekin kontaktuan jartzeko.

3. Lehentasuna emango zaie Errekaldeko talde eta artistei, eta geratzen diren datak, kronologikoki etorri diren taldeekin beteko dira.

4. Ostegunetan 20.00etan egingo dira emanaldiak, gaztetxeko elkargunean.

5. Auzokideekin iskanbilarik ez eukitzeko, emanaldiak ahalik eta akustikoenak izango dira, soilik ahotsarentzat izanik anplifikazioa.

6. Sariak:
Errekaldeko jaietan (ekainak 25-uztailak 4)
MUSIKA
Plazako kontzertuan talde nagusiarekin batera jotzea
Kukutza gaztetxean kontzertua egitea
KALE ANTZERKIA
Errekaldeko V. Kale antzerki zikloan parte hartzea(2 talde)
BESTE MOTATAKO IKUSKIZUNAK
Gaztetxean emanaldiak.

7. Epea daukazue izena emateko abenduaren 31a arte.

8. Animo, ta parte hartu peña!! GALDU LOTSA!!LOTSAGABEOK!!

KUKUTZAKO ELKARGUNEA.

KUKUTZAko elkargunea berriro irekita!!


Tragotxo bat hartu, elkarrizketa goxo bat izan, pintxo eder bat jan, gustoko musika entzun, jolastu, Wifi-arekin nabigatu, irakurri, lagunekin mundua konpondu, ideiak elkartrukatu...

Irailaren 24tik aurrera, Kukutzako elkargunea, berriro irekita dago!!

2009-06-05

HOR KONPON!! I. ikuskizun leihaketa

Baditugu irabazleak!!

Hauxe da, Def Con Dos eta Naste Borraste taldeekin joko duen taldea (Uztailak 4, Errekaldeko plazan):

IN-FUSION(sondika)

Bestalde, gaztetxean Abra Kadaver taldearekin joko duena (Uztailak 3):

KRIMINAL FORCEPS(Ortuella)

Zorionak taldeei ta abisatzen dugu, irailan hasiko garela berriro izen ematearekin, eta azaroak aldera hasiko dela leihaketatxoa. Esan beharra dago ere, musika ez ezik antzerkiak, zirkua, monologoak eta edozein ikuskizun motak onartzen direla.

Kukutza

Bitartean...

Kaixo gaztetxekideok!

Ikusiko zenuketeen gure web orrialdea ez dabilela. Bueno ba, ez urduritu, konpontzen den bitartean, kukutzako blog honen bitartez informatu zaitezke gure aktibitateaz, berriak, proposamenak eta abar.

osasuna, eta erresistentzia!!

Kukutza.blogspot.com
kukutza@gmail.com
tuentian ere bagaude