Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta guardia zibila. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta guardia zibila. Mostrar todas las entradas

2010-12-30

LAU GUARDIA ZIBIL ESPETXERA PORTU ETA SARASOLA TORTURATZEAGATIK

Gaur, Gipuzkoako Audientziak, lau Guardia Zibil espetxera kondenatu ditu, Igor Portu eta Matin Sarasola, ETAko kideen kontra egindako torturengatik.
Bere momentuan, Alfredo Perez Rubalcabak, atxiloketa indartsua izan zela esan zuen eta ez zirela tratu txarrik egon esan zuen.
Gaur da momentua, Estatuak esaten dituen gezurrak azalera agertzen direla.

El Pais egunkariko abenduaren 29ko berria
Hona hemen Rubalcaba-k bere momentuan esandakoa.

2010-09-27

Guardia Zibilaren jarrera bortitza salatu dute Barañaingo gazteek

Iñurriak kolektiboak gune autogestionatuen alde daraman borrokaren baitan, herenegun zenbait gazte bidoetara lotu eta bide mozketa egin zuten. Guardia Zibila hauei elkartasuna aadierazten ari zirenen aurka oldartu eta bost lagun atxilotu zituen.
Aste osoan gune autogestionatuen alde burutzen ari diren ekimenen artean, herenengun bide mozketa burutu zuten zenbait gazte bidoietara lotuta. Guardia Zibila hauek askatzera joan zenean inguruan zeuden gazteen aurka oldartu zen. Emaitza: bost atxilotu eta zaurituak. Atzo prentsaurreko batean polizia militarraren jarrera bortitza salatu zuten

Barañaingo herritarrek.

info+: lurraska.info