Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta gaza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gaza. Mostrar todas las entradas

2010-06-01

Israelek Askatasun Ontzidia eraso eta 15 lagun baino gehiago erail ditu

Indymedia Euskal Herria , 01.06.2010 00:16

Egunsentian Israeleko armadaren itsasontziek helikoptero batekin lagunduta, Giza Eskubideen Aldeko ontzidiaren itsasontzia metrailatu dute, bertan laguntza humanitarioa Gazaraino ailegarazi helburuarekin zibilak ziren eta momentuz, horietako 16 lagun hil dituztela konfirmatuta dago |Bideoa|. Nazioarteko legezkotasunak Gazako biztanleak okupatuak direla onartzen du (%80 errefuxiatuak dira), eta gaur Israelek ilegalki setiatzen du. Askatasun Ontzidiaren aurkako erasoa nazioarteko uretan egin dituzte eta Israeleko Defentsa Ministroak pertsonalki zuzendu du, honek guzti honek eraso Estatu krimena bihurtzen du.



GEIHAGO IRAKURRI

2010-01-28

To Shoot An Elephant


Datorren Otsailaren 2a, asteartea, "To Shoot an elephant" dokumentala jarriko dugu gaztetxean arratsaldeko 20.00etan.
Dokumentala, Gazako(Palestina)franjari eginiko eraso eta jazarpenen narrazioa da han gelditu ziren erreportarien begietatik. Irudi errealak dira. Bortitzak.

2009-10-29

HARRESIA APURTU!! ekimena

Askapenaren, Palestinarekiko elkartasun jarduladiak direla eta, Errekaldeko kide batzuk Hormairudi bat egitea pentsatu dugu.

Urriaren 31 zapatua, goizeko 10etan hasiko gara margozten, Gazako harresia irudikatuz, eta bakoitzak nahi duen bezala "apurtuz".

hauxe da margozteko horma.Izkina aprobetxatuko dugu, kontrol torreta bat irudikatzeko.