Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.

EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
Mostrando entradas con la etiqueta gal. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta gal. Mostrar todas las entradas

2010-12-30

LAU GUARDIA ZIBIL ESPETXERA PORTU ETA SARASOLA TORTURATZEAGATIK

Gaur, Gipuzkoako Audientziak, lau Guardia Zibil espetxera kondenatu ditu, Igor Portu eta Matin Sarasola, ETAko kideen kontra egindako torturengatik.
Bere momentuan, Alfredo Perez Rubalcabak, atxiloketa indartsua izan zela esan zuen eta ez zirela tratu txarrik egon esan zuen.
Gaur da momentua, Estatuak esaten dituen gezurrak azalera agertzen direla.

El Pais egunkariko abenduaren 29ko berria
Hona hemen Rubalcaba-k bere momentuan esandakoa.

2010-11-16

Gerra zikinaren inguruko bideoemanaldia



Errrekaldeko auzokidea zen Josu Muguruza eta Santi Brouarden hilketaren 21. eta 26.urteurrena betetzen denean, Kukutzatik lau bideoemanaldi prestatu ditugu Euskal Herriaren aurkako gerra zikinaren bilakaera hobeto ulertzeko.

Ikuspuntu ezberdinetatik jasotako bideoak dira honako hauek eta eztabaidarako tresna izatea nahiko genuke.

Animatu etortzen!!