Kukutza III gaztetxearen defentsan ekiteagatik, epaiketa ugari jarri dira martxan. EAJ-k CABISA-ren abokatuak ordaintzen ditu, epailea aurrez aurretik aukeratu zuten eta okupazioa zein elkartasuna kriminalizatu nahi dute.
EKIN OKUPAZIOARI! BILBO OKUPATZERA GOAZ!!!
2011ko apirilaren 8a. 12 urteren ostean, hainbat musika talderen eta erreformen ostean... Kukutzako MUSIKA LOKALA ia bukatuta dagoela esan dezakegu!!!Ziur aski, beste lan eta konponketa asko egin daitezkeela, baina inoiz baino hobeto dagoela ere esan dezakegu.
Horregatik, gaur, apirilak 8, Musika lokalaren aurkezpena egingo dugu, eta nola hobe, Jam Session batekin!
19etatik aurrera, kaletik perkupoteo bat izango dugu eta gero gaztetxean FDLN ta The Dillingers izango ditugu formatu txikian. geroago, musika lokalean, Bakoitzak nahi duena jo ahal izango du.
Rock you!!!
Laster izango dugu Kukutzako Gaztetxeko Musika lokaleko aurkezpena!
Urteak pasa dira musika lokala berritzeko lanak hasi zirenetik. Baita jende asko ere, eta lanetan zebilen bitartean, musika egiteko erabiltzen zen. Oraingoan, berritze lanak ia bukaturik daude, eta talde berriak apuntatu dira beraien desirak konposatzeko.
Apirilak 8, ostirala, aurkezpen jaia egingo dugu, JAM Sesio batekin.
Eta badakizue, entsaiatzeko leku bat behar baduzue, begiratu beheko egutegian libre dauden egunak, eta etorri!!!